artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Bizi-Toki

Erakusketa kolektiboa

2023ko Abenduaren 14tik
2024ko Urtarrilaren 28ra

bizi-toki

Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturuneak bultzatzen duten Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2023 deialdian hautatutako proposamena da erakusketa hau. Proiektua Haaly Pular elkartearen etaAmagoia Muruak gidatutako talde artistikoaren arteko lankidetzatik sortu da eta 2023ko abenduaren 14tik 2024ko urtarrilaren 28ra Montehermoso Kulturunean ikusgai izango da.

BIZI-TOKI Lurraldea, bizitokia, jabetza, komunitatea izenburupean erakusketa honek etxebizitzari eskubidearen inguruan hausnarketa proposatzen du: Etxebizitza duinik ez izatea mundu zabalean hedatzen ari den arazoa da, batez ere klase sozial baztertu eta diskriminatuenei eragiten dien arazoa.

Inaugurazioaabenduaren 14an egingo da, 19:00etan, Montehermoso Kulturunean. Bertan, erakusketaz gozatzeaz gain, artistek prestatutako 'performance'-a ere ikusi ahal izango duzu.

bizi-toki

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


etxebizitzaren-auzia-jorratzen-ari-dira-gasteizen-bizi-toki-arte-erakusketan

Etxebizitzaren auzia jorratzen ari dira Gasteizen 'Bizi-toki' arte erakusketan

Urt. 19 | Mattin Azpiroz Pagola [ARGIA.eus]

Montehermoso kulturunean egiten ari dira erakusketa, eta urtarrilaren 28ra arte egongo da irekita. Antolatzaileek adierazi dute erakusketan hausnarketa egitea dutela helburu, eta aztergai izango dituzte kontzeptuok: lurraldea, bizitokia, jabetza eta komunitatea.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.