artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Etxebizitzaren auzia jorratzen ari dira Gasteizen 'Bizi-toki' arte erakusketan

Montehermoso kulturunean egiten ari dira erakusketa, eta urtarrilaren 28ra arte egongo da irekita. Antolatzaileek adierazi dute erakusketan hausnarketa egitea dutela helburu, eta aztergai izango dituzte kontzeptuok: lurraldea, bizitokia, jabetza eta komunitatea.

etxebizitzaren-auzia-jorratzen-ari-dira-gasteizen-bizi-toki-arte-erakusketan

Mattin Azpiroz Pagola [ARGIA.eus]
| 2024ko Urtarrilaren 19a

Bizi-toki arte erakusketa egiten ari dira Gasteizko Montehermoso kulturuneko lehen solairuan, etxebizitzaren auziaren inguruan. Abenduaren 14ean zabaldu zituzten ateak, eta urtarrilaren 28ra arte izango da joateko aukera. Proiektua elkarlanean egin dute Haaly Pular elkarteko kideek eta zenbait artistak, eta hainbat ekitaldi eskainiko dituzte. Bertaratu nahi dutenek asteartetik larunbatera goizez 11:00etatik 14:00etara izango dute joateko aukera, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan, ordea, 11:00etatik 14:00etara izango da ikusgai.

Gasteizko Udaleko Garapenerako Laguntzeko Zerbitzuak antolatu du ekimena Montehermoso Kulturunearekin batera. Adierazi dutenez, hausnarketa egingo dute lurralde, bizitoki, jabetza eta komunitate kontzeptuen inguruan: "Etxebizitza duinik ez izatea mundu zabalean hedatzen ari den arazoa da, batez ere klase sozial baztertu eta diskriminatuenei eragiten dien arazoa". Egoera horri heldu nahi diote antolatzaileek, eta aztergai izango dituzte, besteak beste, jabetzaren banaketaren egitura klasisten eta kolonialen sustraiak eta herriei lurrak kendu eta beren etxeetatik kanporatzea eragiten duten gatazkak.

Haaly Pular elkartearekin elkarlanean, erakusketa koordinatzeaz arduratuko da ARGIAko kolaboratzaile eta artista Shukare Otero, Amagoia Murua artistarekin batera. Beste hainbat artistek ere parte hartu dute proiektuan: Sofía Velasco, Amaiur Macías, Petra Muguruza, Styles Osunde, Matixa Otero, Lola Arrayanne, Ritha Thende Mingomba, Mel Ondo, Garaion Sorgingunea eta Soumaya Eddimokrati.

Erakusketaz gain, jarduera osagarriak eskainiko dituzte. Urtarrilaren 25ean, 18:30etan dokumental bat emango dute Ortuño aretoan, eta ondoren hitzaldi bat eskainiko dute Gineako Pular herrietako hustuketen arazoaren inguruan.

bizi-toki

Bizi-Toki

Erakusketa kolektiboa

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2023ko Abenduaren 14tik
2024ko Urtarrilaren 28ra


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.