artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

erakusketak

Ostertzaz gaindi

Giovanni Anselmo

2024ko Otsailaren 09tik
2024ko Maiatzaren 19ra

ostertzaz-gaindi

Giovanni Anselmo (Ivrea, Italia, 1934), Arte Povera mugimenduko kidea bera, hirurogeiko hamarkadako belaunaldikoa da, bai adinez, bai konbikzioz. Hamarkada horrek corpus sendo eta homogeneoa ekarri zuen kontzeptuari dagokionez; zalantzan jarri zuen aurrerapenaren ideia arrazionalista, eta sormenari lotutako hurbilketak beren osotasunean berreraikitzen eta berrikusten saiatu zen. Ezegonkortasuna, ausazkotasuna, indeterminazioa, interdependentzia eta konplexutasuna bezalako kontzeptuek behin betiko eragina izan zuten diziplina guztien oinarrietan. Gizakiak paisaia taxutzen duen behatzaile bereizia izateari utzi zion; aitzitik, paisaiarengan eragina izatera pasa zen hura preziatzen, neurtzen eta ezagutzen ahaleginduta. Hori bereziki nabarmena da Anselmok sormena ulertzeko duen moduan; izan ere, haren lana, povera artista askoren lana bezala, naturara hurbiltzen da ahalmen fisikoak eta energetikoak berraurkitzeko.

Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi erakusketaren komisarioa Gloria Moure da, artistarekin berarekin lankidetza estuan. Erakustaldiaren asmoa zera da, Anselmok sormenaz duen ikuspegia erakustea berrogeita hamarren bat obraren bitartez; tartean, argazkiak, proiekzioak, marrazkiak, eskulturak nahiz in situ egindako lanak. Erakusketak Giovanni Anselmoren corpus artistikoa osatzen duten kategoria eta motibo errepikariak ezagutzeko aukera emango dio publikoari, eta, aldi berean, agerian utziko du artistaren lanak garrantzia izugarria duela bai haren garaikideentzat eta bai gaur egun. Anselmoren obren eta haien erakusketa-tokiaren artean hartu-eman indartsua sortzen dela kontuan hartuta, Museoaren arkitekturaren berezitasuna elkarrizketa aberasgarrien eszenatoki liluragarri bilakatuko da.

Aretoak: 205, 206, 207 Eta 209

Komisarioa: Gloria Moure

ostertzaz-gaindi

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)


giovanni-anselmoren-grabitazio-tentsio-eta-orientazioak-hartu-ditu-bilboko-guggenheim-museoak
Argazkilari bat Giovanni Anselmo artistaren lan bati argazkia ateratzen. Arg/ OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Giovanni Anselmoren grabitazio, tentsio eta orientazioak hartu ditu Bilboko Guggenheim museoak

Ots. 10 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

1960ko 'arte povera' mugimenduaren izen nagusietako bat izandakoaren berrogei artelan baino gehiago biltzen ditu erakusketak, eta hil aurrean Bilborako propio sortu zuen pieza batek ixten du ibilbidea.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.