artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

erakusketak

Ikurrak eta objektuak

Guggenheim Bildumako Pop artea

2024ko Otsailaren 16tik
2024ko Irailaren 15era

ikurrak-eta-objektuak

Bigarren Mundu Gerratik aurrera eta hirurogeiko hamarkadan ongi sartu arte, gorakada ekonomiko azkarra bizi izan zuten Estatu Batuetan eta, ondorioz, kontsumismoaren kultura handituz joan zen bertan. Inguruko merkantilismoari erantzuteko, artista batzuek masen kulturako irudiak sartu zituzten beren lanetan, eta metodo industrialak imitatzen (edo parodiatzen) zituzten teknika berriak erabili zituzten beren sorkuntzetan. Obra horiek Pop artea deritzonaren barruan kokatzen dira, eta aldizkari merkeak, publizitate-hesiak, iragarkiak, pelikulak, telebista eta komikiak erabiltzen dituzte iturri moduan. Roy Lichtenstein eta Andy Warhol bezalako artistek alde batera utzi zuten New Yorkeko Eskolaren estetikak bereizgarri zuen keinuaren bat-batekotasuna, eta inpresio komertzialaren eta masa-ekoizpenaren logika inpertsonala islatzen zuten lanak sortu zituzten.

Guggenheim Museoak Pop artearekin duen harremana azken horren hastapenetan hasi zen. Izan ere, Lawrence Alloway komisarioak —berrogeita hamarreko hamarkadaren amaiera aldera "pop" terminoa sortzen lagundu zuenak— 1963an antolatutako Six Painters and the Object erakusketak haren baliozkotze instituzionala ekarri zuen une kritiko batean. Hurrengo hamarkadetatik aurrera, Guggenheim Museoak egile aitzindariei eskainitako hainbat monografiko garrantzitsu antolatu zituen —tartean, Jim Dine, Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg, Robert Rauschenberg edo James Rosenquist artistei eskainiak— eta, aldi berean, mugimendu horretako adibide ikonikoen bilduma bat osatzen joan zen.

Pieza historikoez gain, erakusketak obra berriak ere jasoko ditu, Pop artearen ondarea aztertzen duten artista garaikideek eginak. Artista horiek poparen formak eta lengoaia erabiltzen dituzte gai ezberdinak kritikatzeko eta politizatzeko, adibidez, kontsumismoaren hiztegia.

Erakusketa hau Kudeaketa Akordioaren berrespenak hala jasota Solomon R. Guggenheim Museumen funtsik esanguratsuenekin antolatzen denetako bat da. Hitzarmen horren baitan beste aurkezpen garrantzitsu batzuk ere antolatu izan dira orain arte, hala nola honako hauei eskainiak: Parisko Eskola, Thannhauser Bilduma, Vasily Kandinsky edo Jean Dubuffet.

Aretoak: 201, 202, 203, 204 Eta 208

Komisarioak: Joan Young Eta Lauren Hinkson

ikurrak-eta-objektuak

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)


pop-artearen-agerpena-eta-garapena-ikusgai-jarri-ditu-bilboko-guggenheim-museoak
'Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea' erakusketako irudi bat. Arg/ A. LOIOLA/ FOKU

Pop artearen agerpena eta garapena ikusgai jarri ditu Bilboko Guggenheim museoak

Ots. 17 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Mugimendu artistiko haren parte diren hamazazpi artista esanguratsuren lanekin osatu dute erakusketa: guztiak ere Guggenheim museo sarearen funtsen parte dira.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.