artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Segundo-frakzioa

Anthony McCall

2024ko Ekainaren 20etik
2024ko Azaroaren 10era

segundo-frakzioa

Mugimendudun irudiari lotutako praktika artistikoei eskainitako erakusketa-programazioaren hamargarren urteurrenarekin bat eginez, Anthony McCallen (Orpington, Erresuma Batua, 1946) obra filmiko eta erabat abstraktua izango dugu Film & Video aretoan. Modu bereizgarrian eta beti ere enigmatikoan, proiekzio zinematografikoa eta fenomeno eskultorikoa bateratzen ditu New Yorken bizi den artista britainiarraren lanak; baina espazio-marrazkiaren edo argi-artearen ikuspegitik ere beha daiteke lan hori. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik gaur arte, McCallek "argi solidoaren" kontzeptuaren inguruan egin du lan: argi-planoen proiekzio kontrolatuak erakusketa-gune batean eragiten duen bolumen-efektua adierazten du nozio horrek.

Modu horretan, artistak hipnotikoki eta modu ukiezinean mugitzen diren formak sortzen ditu aretoko ilunantzean. Bilduman dauden Richard Serraren eta Lucio Fontanaren obrekin elkarrizketa argia eginez, erakusketa honetan bildutako pieza-multzo berri-berria Museoko erakusketa-gunerako berariaz pentsatuta dago. Artelanekin batera, artistaren artxiboko elementu argitaragabeak ere egongo dira ikusgai, McCallek azken hamarkadetan egindako ikerketa testuinguruan kokatzen laguntzeko.

Aretoa:103

Komisarioa: Manuel Cirauqui

segundo-frakzioa

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
UDAN (ekainaren 17tik irailaren 22ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.