artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Yoshitomo Nara

2024ko Ekainaren 28tik
2024ko Azaroaren 03ra

yoshitomo-nara
  • Aretoa: 105
  • Komisarioa: Lucía Agirre
  • Egoitzak: Guggenheim Bilbao Museoa; Frieder Burda, Baden-Baden Museoa; Hayward Gallery-Southbank Centre, Londres

Yoshitomo Nara (Hirosaki, Aomori prefektura, 1959) bere belaunaldiko artista japoniarrik ezagunenetako bat da. Haren haur itxurako figuren erretratu bereizgarri, maitagarri, enigmatiko eta/edo mehatxagarriak ikono gurtu izatera iritsi dira, baita zenbait adierazpen sozialen ikur ere, artistaren lana hasiera-hasieratik nabarmendu izan duten aktibismoaren eta kezken erakusgarri. Yoshitomo Narak egikera tradizionaleko artea sortzen du, bere haurtzaroan eta historia pertsonalean ez ezik, punk musikan, folkean eta rock undergroundean ere errotua, baita Europako eta Japoniako literaturan, naturan eta artearen historian ere. Erakusketa honetan haren ibilbide osoa ikus daiteke: alde batetik, Japonian 1980ko hamarkadan sortutako lehen lanak egongo dira ikusgai; lan horietan Nararen historia pertsonaleko elementu errepikariak agertzen dira, hala nola etxea eta lehen haur figurak, Takeshi Motai bezalako beste artista batzuen eraginpean eginak.

Bestetik, Narak Alemanian egin zuen egonaldi oparoa jasotzen du erakusketak; egonaldi hartan, artistak hizkuntzaren mugak ezarritako isolamenduari aurre egin zion A.R. Penck-en laguntzarekin Kunstakademie Düsseldorfen espresionismo alemana ikasten eta deskubritzen zuen bitartean. Garai hartan hasi zen laster bere lengoaia bereizgarriaren parte bezala ezagun egin ziren pertsonaia nagusiak bere ekoizpenean sartzen. 2000. urtean Japoniara itzultzean egin zuen lana eta harrezkero sortu dituen pinturen, marrazkien, instalazioen eta eskulturen sorta garrantzitsua jarriko da erakusgai haren ibilbide osoaren testuinguruan.

yoshitomo-nara

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
Ekainaren 17tik irailaren 22ra: 10:00 - 20:00 egunero


yoshitomo-nararen-lehenengo-bakarkako-erakusketa-europako-museo-garrantzitsu-batean
Yoshitomo Nara Tobiu lanaren aurrean. Arg/ Yoshitomo Nara

Yoshitomo Nararen lehenengo bakarkako erakusketa Europako museo garrantzitsu batean

| Uzt. 01

Nararen pertsonaiak, haren figurak eta animaliak, bere buruaren isla dira: haurtzaroko oroitzapenak, bizi-esperientziak eta musikaz, arteaz eta gizarteaz —Japoniakoaz zein atzerrikoaz— duen ezagutza ditu sormen-iturri.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.