Fluorita
Joseba Eskubi
2024ko Urtarrilaren 12tik
2024ko Otsailaren 23ra

Orban hori esnatu egin da, begiak ireki ditu substantzia bizigabeko amets astun batetik, eta orain urrutira begiratzen du, orban gehiago esnatuko diren esperantzan. Ez dago presarik; badaki forma bakoitzaren azpian aurpegi bat azalerantz ateratzen dela izaki berriak aurkitzeko zirrararekin. Eta orain loratzen ari den hau guztia laster hondora itzuliko da berriro, ezinbestean. Fluorita

Marzana aretoa | Martzana Kaia, 5 - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
Astelehenetik ostiralera: 16:30 - 20:30