Bab Sebta
Randa Maroufi
2024ko Urtarrilaren 12tik
2024ko Apirilaren 21era

Lekua: Z aretoa
Randa Maroufi (Casablanca, 1987) artista frantziar-marokoarrarenBab sebta [Ceutako atea] (2019) lanak Maroko eta Espainiaren arteko (eta Afrika eta Europar Batasunaren arteko) lurreko hiru mugetako batean, Ceutan, gertatzen diren egoerak islatzen ditu. Milaka pertsona bizi dira muga horren bidegurutzean ateratzen dutenarekin, non kontrabandoko salgaien trafiko handia dagoen,Marokoko iparraldean prezio onean saltzen direnak.
Maroufik pertsona horietako batzuen ibilbideei jarraitu die, eta mugaren egunerokoa ikusi du. Muga horretan, Espainiako poliziak eta aduana-agenteek kontrola egiten saiatzen dira, pazientzia handiz muga zeharkatzeko zain dauden kontrabandisten estrategiei aurre eginez.
Estatu-nazioak bereizten dituzten mugak, oro har, kontrolaren eta porositatearen artean gutxi gorabehera kontrolatutako lekuak dira. Ceutaren kasuan, Maroufik salgaien eta pertsonen alde batetik besterako joan-etorrietan ikusten diren erritualen izaera ia performatiboa nabarmentzen du, eta baita horiek posible egiten dituzten elkarreragin eta negoziazioak ere. Hori da, hain zuzen ere, Maroufiren proiektu askoren abiapuntua: espazio jakin batzuetako harremanak egituratzeko modua eta pertsonak espazio horietan nola mugitzen diren.
Bab Sebta ez da film dokumental bat, bere kodeak dituen mugako espazio bat interpretatzeko modu bat baizik. Filmazio-estudio bihurtutako fabrika batean egindako film honetarako Maroufik Marokoren eta Ceutako enklabearen arteko joan-etorria egiten duten pertsonekin kolaboratu zuen, bi ikuspuntu erabiliz, bata zenitala, lurraldearekiko begirada urrun eta ustez objektibo batera bidaltzen duena; besteak berriz, aurrez aurreko hartualdiekin eginak, aukera ematen du eszenatoki horietako keinu, gorpuztasun eta materialtasunetara modu eraginkorrean hurbiltzeko.

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)
Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan

Randa Maroufiren 'Bab Sebta' filma ikusgai jarri dute Artiumen
Urt. 19 | Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
Ceutako pasabidetik egunero igarotzen diren milaka pertsonaren egoera islatzen du lanak. Z aretoa programaren barruan ikus daiteke, apirilaren 21era arte.


