artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Randa Maroufiren 'Bab Sebta' filma ikusgai jarri dute Artiumen

Ceutako pasabidetik egunero igarotzen diren milaka pertsonaren egoera islatzen du lanak. Z aretoa programaren barruan ikus daiteke, apirilaren 21era arte.

randa-maroufiren-bab-sebta-filma-ikusgai-jarri-dute-artiumen
Randa Maroufiren Bab Sebta lanaren irudi bat. ARTIUM

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2024ko Urtarrilaren 19a

Randa Maroufi artistak (Casablanca, Maroko, 1987) Marokoren eta Espainiaren arteko hiru mugetako batean, Ceutakoan, gertatzen diren egoerak islatu ditu Bab Sebta lanean. Milaka pertsona bizi dira muga horren bidegurutzean ateratzen dutenarekin —besteak beste, kontrabandoko salgaietatik— eta Maroufik pertsona horietako batzuen ibilbideei jarraitu die eta mugaren egunerokoa jaso du filmean. Gasteizko Artium museoan jarri dute ikusgai pelikula, apirilaren 21era arte.

Nazioarteko jaialdi askotatik igaro ostean, Artium museoko Z aretoa programaren barruan ikus daiteke ikus-entzunezkoa, izen bereko aretoan. Mondragon taldearen babesa izan dute horretarako. Artiumek 2021ean jarri zuen martxan zinemagintza eta erakusketa formatua uztartzen dituen programa, eta helburua da zinemagintzara igaro diren artisten eta erakusketa formatua aztertzen duten zinemagileen lanen inguruan hausnartzea eta haiek ezagutaraztea.

Maroufik 2019an ekoitzi zuen Bab Sebta. Ez da film dokumental bat, "bere kodeak dituen mugako espazio bat interpretatzeko modu bat baizik", Salma Mochtari ikertzaileak azaldu duenez. "Salgaien eta pertsonen alde batetik besterako joan-etorrietan ikusten diren erritualen izaera performatiboa nagusi da lanean". Artistak filmazio estudio batean bihurtu zuen fabrika bat, eta han grabatu zuen lana. Horretarako, Marokoren eta Ceutaren arteko joan-etorria egiten duten pertsonekin kolaboratu zuen, bi ikuspuntu erabilita. Bata: lurraldearekiko begirada "urrun eta ustez objektibo" batera bidaiatzeko. Bestea: aurrez aurreko harremanen bidez, keinu, gorputz eta materialetara modu "eraginkorrean" hurbiltzeko.

Bab Sebta filmak Tampere Film Festival eta Internationale Kurzfilmtage Winterthur 2019 jaialdietan sari nagusia jaso du.

bab-sebta

Bab Sebta

Randa Maroufi

Artium (Gasteiz, Araba)

2024ko Urtarrilaren 12tik
2024ko Apirilaren 21era


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.