artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

This exhibition is made for a New dawn, New earth, and New solar system

Susan Cianciolo

2022ko Irailaren 29tik
2022ko Abenduaren 22ra

this-exhibition-is-made-for-a-new-dawn-new-earth-and-new-solar-system
Susan Cianciolo, Spirit guide - 2019

Susan Cianciolo artista bisuala eta diseinatzailea New Yorken bizi da eta bertan lan egiten du. Azken hiru hamarkadetako bere lanak ekarpen handia egin dio artearen historiaren eta modaren elkar-nahasteari. Cianciolok hainbat gauza pertsonal eta artxiboko material erabiltzen ditu collageak, arropak, ehunak, instalazioak, argitalpenak eta performanceak egiteko. 1995ean RUN sortu zuen, hainbat iteraziotako moda-marka, hala nola RUN Store, RUN Café eta RUN Restaurant, eta horrekin hamaika bilduma egin zituen 1995 eta 2001 bitartean.

Susan Ciancioloren lanaren aurrean, obra bakoitzaren atzean indar intimo eta konstantea hautematen da. Ez da artistak intimitatean duen intromisioa, bere interesen distilazioa baizik, ikusleari opari bat.

this-exhibition-is-made-for-a-new-dawn-new-earth-and-new-solar-system
Susan Cianciolo, Spirit guide - 2019

Cibrían | Jose Maria Soroa Kalea, 12 - Donostia (Gipuzkoa)


galduta
Susan Ciancioloren erakusketa, Donostiako Cibrian galerian. GORKA RUBIO / FOKU

Galduta

Urr. 18 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Susan Cianciolo. | Non: Cibrian galerian, Donostian | Noiz arte: Abenduaren 22ra arte.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.