artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

erakusketak

Bidean galduak

Baroja-Collet

2024ko Martxoaren 15etik
2024ko Ekainaren 08ra

bidean-galduak
  • Asteazkena-ostirala: 11:00 - 19:00
  • Larunbata: 11:00 - 14:00

Baroja Collet eskultore eta grabatzailea (Le Creusot 1957 – Frantzia) berriro ere Donostian dugu, 2006an Arteko galerian erakusketa jarri eta urte askora. Bidean galduak izenburuak sinbolikoki ikusi ezin dugunari egiten dio erreferentzia, bidean galtzen diren ideiei, obrei, proiektuei eta beste gauzei.

Erakusketa galeriak berak ematen duen espaziorako pentsatuta izan da, eta eskultura handiak, brontze originalak, galdatzeko piezak, collageak eta grabatuak biltzen ditu.

Baroja Collet-en praktika artistikoaren ardatza ikonografia propioa garatzean datza, bere nortasuna galdu gabe teknika desberdinetatik nabigatzeko gai denean. Atelierrean izan dituen lan-esperientziek ezustekoak eskaini dizkiote, eta horiek balio izan dute bere proposamenak sustatzeko.

Bere proiektuaren barruan objektu materialtasun baten beharra dago. Eskultura bat interesatzen zaio bere buruaz adierazten duenagatik, objektu autosufizienteari dagokionez, eta baita geure buruaz eta bizi dugun errealitateaz zuzenean edo zeharka esan dezakeenagatik ere. Esperientzia eta memoria indibidual eta kolektiboak edukiko dituen espazioa.

bidean-galduak

Arteko Gallery | Iparragirre Kalea, 4 - Donostia (Gipuzkoa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.