Entresaka
Ibon Aranberri
2024ko Apirilaren 26tik
2024ko Irailaren 29ra

Lekua: A3 aretoa
Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Entresakaerakusketa aurkeztuko du apirilean, Ibon Aranberrirena (Itziar-Deba, Gipuzkoa, 1969), 90eko hamarkadatik gaur egunera arteko lanen sorta batekin.
Pieza gehienek etsipenarekiko etengabeko kezka aipatzen dute, gizarte-aintzatespena galduz joan diren eta, neurri batean, unean uneko behar sozial, ekonomiko eta politikoek eraldatu dituzten lekuetan (naturguneak edo gizakiak eraikitakoak izan) burututako ekintza politikoen bidez.
Erakusketaren komisarioak Beatriz Herráez eta Manuel Borja-Villel dira etaMuseo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (MNCARS)-ekin elkarlanean antolatu da. MNCARSekoaren ondoren erakusketak beste aurkezpen bat izango du Artium Museoan, euskal artistaren lan esanguratsuen sorta berri batekin. Azken hau Madrilen 2024ko martxora arte egon da ikusgai.

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)
Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan

Ibon Aranberrik 'Entresaka' erakusketa zabaldu du Artium museoan
Mai. 02 | Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
Azken hilabeteetan Madrilgo Reina Sofian izan duen atzera begirakoaren "bigarren kapitulu" modura aurkeztu du, eta erakusketa baten logikak "interpelatzeko" ere baliatu nahi izan du artistak. Irailaren 29ra arte bisitatu ahalko da.