Artxiboa
Nestor Basterretxea
2024ko Maiatzaren 10etik
2024ko Irailaren 22ra

Néstor Basterretxea (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014) artistaren dokumentu-funtsa da erakusketa honen muina, familiak museoari 2023an emana. Erakusketa, besteak beste, idatzien, argazkien, gutunen, proiektu zinematografikoen, obra publikoen proiektuen, liburuxken eta artikuluen bidez gauzatu da. Proiektuak, pieza dokumental bakoitzaren nortasuna eta osotasuna zaintzearen garrantzia aitortzen du, eta, aldi berean, haietako bakoitzaren ahalmena azpimarratu nahi du inspirazio- eta ezagutza-iturri gisa.
Néstor Basterretxearen artxiboa osatzen duten dokumentuetatik eratorritako kontakizun ugaritasunetik abiatuta, narrazio bateratu bat garatu nahi da erakusketa honen bidez, Euskal Herriko testuinguruan praktika artistikoak aurkitzeko gune hau eraikitzen duten dokumentazio- eta ikerketa-estrategiak eta -ekimenak gauzatuz.
Basterretxeari buruzko erakusketa dokumental honek, artistaren jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, artistaren bizitza, lana eta ondarea ospatzea du helburu, eta, aldi berean, ikuspegi eta aukera berriak eskaintzea ditu haren sormen-unibertso liluragarria aztertzen jarraitzeko.

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)
Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan