artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

erakusketak

Atzeko planoa

Mikel Otxoteko

2024ko Martxoaren 22tik
2024ko Maiatzaren 26ra

atzeko-planoa

Atzeko planoa Mikel Otxotekok abiarazitako ikerketa artistiko baten azken emaitza da. Esplorazio bat da, amak, Margarita Olazabalek, Saint-Pierre eta Mikelune uharteetan (Ternuatik hegoaldera) duela berrogeita hamar urte bizi izan zuenaren eta grabatutako lehen irudi zinematografikoen ondorioz hasitakoa.

Atzeko planoa erakusketa-proposamena bat da, kontzientziarako eta irudimenerako erronka. Dragoi biguna (Cucumaria frondosa) desagertu egin daiteke, eta aurrez aurre ikusi ahal izateko, lau amets zeharkatu behar dira atzeko planora sartuz. Ibilbidearen esanahia amets batetik bestera aldatzen da. Zereginak bere horretan jarraitzen du, ordea: atzeko planoak kontzientzia kolektiboari darion argia atxikitzen eta anplifikatzen du. Atzeko planoak igarle bihurtzen du une batez erronka onartzen duen edonor.

Aretoko ilunantzean, nonahi dagoen ahots batek ikuslea gidatzen du lau zerrendatan zehar. Ahotsak buruko lau estrategia planteatzen ditu atzeko planora sartzeko: ohe ozeanikora jaistea, iraganeko irudiei ohi ez bezala erreparatzea, pertsona gauzen hutsalkeriarekin fusionatzea eta, azkenik, denboraren noranzkoa alderantzikatzea, itsas ekosisteman oso garrantzitsua den espezie bat bortxaz desagertzen ari dela egiazta dezakeen froga bat lortzeko, azken batean.

Lau ametsak errealitatearen eta fikzioaren arteko flashez osatuta daude eta, artea eta umore ezkutua erabiliz, gure garai historikoaren paradoxak, uharteetako biztanleen elikadura-burujabetza, ekosistemen suntsidurarekin lotuta dauden biologia-zientziak eta baliabide natural mugatuen gehiegizko ustiapena jorratzen dira: hau da, dragoi bigunen urpeko haztegiak, espezie hori xede farmakologikoekin ustiatzeko; handizkako salmentako lokal exotikoak asiar merkatuan; espezieak bizirik irautea ziurtatzen ez duten adimen artifizialeko sistemak, baina, aldi berean, bizi-formen arteko harreman berriak sustatzen dituztenak eta abar.

atzeko-planoa

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.