artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Santutegi

Alba Matilla

2024ko Martxoaren 15etik
2024ko Apirilaren 14ra

santutegi
  • Jovellanos aretoa
  • Asteartetik larunbatera:11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
  • Igandea eta jaiegunetan:11:00 – 14:00

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.

Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.

Alba Matilla (Avilés, 1998)

Alba Matillak Arte Ederretako gradua egin du Vigoko Unibertsitatean, eta pinturako espezialitatea garatu du ikasturte batean, Krakoviako Arte Ederretako Akademian. Denbora-tarte batez kultura-kudeaketaren esparruan lan egin ondoren, Arte Garaikidearen Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra egiten hasi zen EHUn, aldi berean bideo eta pinturako praktikak 3D diseinuko softwareekin uztartzen zituela. 2023an masterra amaitu ondoren, 3D mekanikan trebatzen jarraitu zuen, eta masterrean sortutako ikerketarekin jarraitu zuen, paisaia birtualaren eta paisaia fisikoaren dialektikan sakonduz: hondakin, memoria industrialaren kontserbazio, eta mundu digital batean pintura egiteko modu berria landuz.Eremu desindustrializatuetako paisaia eta bertan bizi direnen identitatean duen eragina da bere jarduneko ardatz nagusia. Artea, ikerketa geografiko eta kulturalerako tresna gisa erabiltzen du. Eta, hiru bitarteko nagusiekin lan egiten du: bideoa, fotogrametria edo 3D eskaneoa eta pintura.Erakusketa kolektibo eta arte garaikideko jaialdi askotan izan da ikusgai Albaren lana: Bilbo, Pontevedra, Coruña, Madril, Londres, Marseilla, Monçao… Aurtengo apirilean beste erakusketa bat izango du Gijóngo arte eta industria sorkuntzarako LABoral zentroan 2023tik 2024ra bitartean hantxe bertan egoiliar gisara sortzen aritu ostean. Eta, orain, artistaren bakarkako lehen erakusketa hartuko du Montehermoso Kulturuneak, "Santutegi" izenburupean, hain zuzen dere LABoral zentroan egon bitartean garatu duen proiektua, bai eta artistaren Master Amaierako Lana ere.

santutegi

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.