artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Zumetaren Usurbil

Zumeta

2024ko Apirilaren 12tik
2024ko Apirilaren 28ra

zumetaren-usurbil
  • Astelehenetan: 17:00-20:00
  • Asteartetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00
  • Larunbatak eta eta igandeak: 11:30-14:00 eta 17:00-20:00

Zumetaren muralaren 50. urteurrenari amaiera emateko, aurten Zumetaren Usurbil erakusketa ikusgai izango dugu, bere herriari erreferentzia egiten dioten artelanen bilduma.

Antolatzaileak: Zumeta Arte Estudioa, 650 Usurbil Bizi eta Usurbilgo Udala

zumetaren-usurbil

Sutegi aretoa | Irutasun Kalea - Usurbil (Gipuzkoa)


zumetaren-usurbil-erakusketak-itxiko-ditu-muralaren-50-urtemugako-ospakizunak
Usoa Zumeta eta Agurtzane Solabarrieta, Sutegi aretoan, erakusketaren inaugurazioan. Arg/ JON URBE - FOKU

'Zumetaren Usurbil' erakusketak itxiko ditu muralaren 50. urtemugako ospakizunak

Api. 15 | Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]

Zumetaren eta haren jaioterriaren arteko "lotura artistikoak" ardaztuko du erakusketa, eta, batik bat, Zumetaren lan figuratiboa erakutsiko du. Atzo ireki zituen ateak eta hilaren 28ra bitartean egongo da ikusgai, Usurbilgo Sutegi aretoan.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.