artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Tentelontzia

Ana G. Lartitegui

2024ko Ekainaren 26tik
2024ko Irailaren 29ra

tentelontzia

"Tentelontzia. Ipuin-zeharkaldi bat Flandriako pinturarekin harremanean" erakusketan, Ana G. Lartitegui artista bilbotarrak gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz argitaratutako "Tentelontzia" (A Fin de Cuentos, 2023) libururako sortu dituen jatorrizko akuarelen bilduma osoa egongo da ikusgai.

Liburuak ergelen hiri batean bizi eta asko aspertzen den "mutil bizkor" baten istorioa kontatzen du. Asperdura hori gainditzeko, erabakitzen du auzokoari txantxa bat egitea. Hortik aurrera, gertaerak kateatu egiten dira bidaia eldarniotsu eta gorabeheratsu bat sortuz eta era askotako pertsonaiak tartean sartuz. Azkenean, modu harrigarri eta ustekabeko batean, gertaeren ardura hasieran sortu zituen pertsonari egokituko zaio.

Testuarekin batera, ahozko tradizioaren estiloari jarraituz, El Bosco, Brueghel Zaharra, Patinir eta Flandriako pinturako beste maisu batzuen obretako eszena satirikoak eta kostunbristak aipatzen dira, giza ergelkeriaren gehiegikeriak islatu nahian.

ANA G. LARTITEGUI

Ana G. Lartiteguik 1989an argitaratu zuen lehen obra. Ordutik, haurrentzako liburuak egiten aritzen da ilustratzaile eta ikertzaile gisa. Artikuluak idatzi, hitzaldiak eman, erakusketak komisariatu ditu… Círculo Hexágono ikerketa-taldea eta haren saiakera laburren bilduma koordinatzen ditu. Eta batzuetan, fikzioa ere idazten du, hala nola "La nave de los necios" (A fin de cuentos, 2023) lanean.

tentelontzia

Azkuna Zentroa | Arriquíbar Plaza, 4 - Bilbo (Bizkaia)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.