artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Fronts

Karlos Martinez B.

2024ko Ekainaren 21etik
2024ko Uztailaren 26ra

fronts

Udaberria amaiera emateko Karlos Martínez B. -ren bakarkakoerakusketarekin gatorkizue Aho Batez programaren barruan antolaturikoa.

Ekainaren 21etik, uztailaren 26ra bitarte izango da ikusgai gurean, ostegun eta ostiraletan, 17:00 - 20:00 artean. Gerora aurretiazko hitzordua harturik ikusteko aukera egongo da Irailak bitarte.

--

KarlosMartínez B.-ren "Fronts" erakusketa ikuspenaren eta ezkutaketaren arteko tentsioa aztertzeko gonbidapena da, espazioa ustekabeko giro sentsual bihurtuz. Instalazioaren bidez, obrek kontrolaren izaerari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituzte, ingurunearekin dugun harremana eta gure ikusteko eta sentitzeko modua aldatuz.

Martínez eskulturan zentratzen da, marrazkitik eta bi dimentsioetatik lan eginez bolumena sortzeko eta bere ideiei forma emateko bidea du. Bere oraingo lanean, bere desira, harrapatzeko tentazioa eta hori egitearen ondorioekiko kezka aztertzen ditu, eta agerian uzten du zein sotiltasunez hil daitekeen.

KarlosMartínez B.

Bilbon 1982an jaio zen artista da. Bakarkako hainbat erakusketa izan ditu, hala nola "Dark Matters" La Taller, Bilbo (2024); "Gaps & Corners" Nadie Nunca Nada No, Madril (2023), eta "Black Patterns" Carreras Mugica, Bilbo (2021).Bere lana Madrilgo Reina Sofia Museoko Bilduman eta Artium Museoaren, Bilboko Arte Ederren Museoaren eta Donostiako Tabakaleraren Bilduma Partekatuan sartu da.

fronts

Okela | San Frantzisko Kalea, 11 - Bilbo (Bizkaia)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.