Formaren arazoa
Jaime De Los Rios
2024ko Ekainaren 21etik
2024ko Agorrilaren 31era
Arteko galleriak Jaime de los Ríos (Donostia 1982) artista elektronikoaren erakusketa berri bat aurkezten du, Formaren arazoa izenburupean; adierazpen piktorikoaren eta sorkuntza digitalaren artean emandako espazio liminalean oinarritutako proiektua da. Teknologia eta algoritmo berriak, paperezko obrarekin elkarrizketan, hori guztia NFTn ziurtatuta.
Artistak, bere obren bidez, sorkuntza digitalak azkenaldian izan duen sofistikazioa erakutsi nahi du, gizakiarekin mimetizatzea lortu baitu, kasu askotan adimen artifizialak sortutako irudi bat eta benetako argazki bat bereizezina bilakatzeraino. Gizakiaren helburua arrazoia izan bada, abstrakzio matematiko perfektuenetara iritsiz eta makina asmatuz, azken honen ametsa gizaki bihurtzea da, bitetatik keinura pasatzea, ekuaziotik emozionalera, programatutik espontaneora igarotzea.
Proiektu honetarako, Los Ríosek etxean egindako robot batekin lan egin du. Robot horri boligrafo bat eman dio margotzeko, eta haurra balitz bezala hezi du, trigonometria-arazoak eta adierazpen urratuak marrazteko, baita zirriborroak ere. Bere trazu propioak eman dizkio makina txiki honi, beste alde batetik automatizazioa kentzen saiatzen duen honi.
Jendarte sistemikoaren eta pentsamendu zibernetikoen garaikide izanik, artistak arrazoimenari eta poesiari buruzko bidaia autobiografiko batera gonbidatzen gaitu, bere algoritmo infinitu eta pintura digital ezagunen bidez.
Arteko Gallery | Iparragirre Kalea, 4 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteazkenetik ostiralera: 11:00 - 19:00
Larunbata: 11:00 - 14:00
Igandetik asteartera: ouvert sur rendez-vous