artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

erakusketak

Angeluko Biurtekoa

Erakusketa kolektiboa

2024ko Uztailaren 06tik
2024ko Urriaren 19ra

angeluko-biurtekoa
Laurent Tixador, Centrale marémotrice (2021)

Hiru leku, hiru erakusketa, 14 artista. Itsasbazterrean, Lema (La Barre) auzoan), Pompidou aretoan eta Beatrix Enean ikusgai.

Komisarioa: Didier Arnaudet, arte kritikaria, komisarioa eta idazlea.

ITSASBAZTERRERA GONBIDATUTAKO ARTISTAK: Kevin Rouillard / Jennifer Caubet / MBL architectes / Flora Moscovici

GEORGES-POMPIDOU GALERIARA GONBIDATUTAKO ARTISTAK: Io Burgard / Mathilde Denize / Chloé Royer

BEATRIX ENEAKO OBREN ARTISTAK: Etel Adnan / Jannis Kounellis / Jaume Plensa / Sean Scully / Kiki Smith / Antoni Tàpies/ Richard Tuttle

angeluko-biurtekoa
Laurent Tixador, Centrale marémotrice (2021)

Georges Pompidou galeria | 12 Albert le Barillier karrika - Angelu (Lapurdi)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.