Lebitazio egitasmoa (The levitation project)
Mathieu Forget
2024ko Ekainaren 28tik
2024ko Irailaren 15era
![lebitazio-egitasmoa-the-levitation-project](https://artekaria.eus/lib/irudiak/diapo/--didam-mathieu-forget-the-levitation-project-w275131.webp)
"Lebitazio egitasmoa" ("The Levitation Project") argazki-seriea artista eta kirolari gonbidatuekin egindako murgiltze-esperientziaren emaitza da. Lebitazioaren arteari jaramon egitera eta argazkilariaren irudimenean zehar bidaiatzera gonbidatzen gaituzten obrak, digitalaren eta errealaren artean mugitzen dira, grabitateari aurre eginez eta gure pertzepzioarekin jolastuz. Emaitza, ikuslea istorio atenporal dinamiko eta poetikoetan murgiltzen duten koadro grafiko eta koloretsuak dira. New Yorketik Dubaira, Parisetik, Los Angelesetik eta Turkiatik igarota, Mathieu Forgetek suspense uneak harrapatu nahi ditu, koreografiatuz eta unean uneko mugimendu izoztuaren aurrean finkatzen duen denbora handituz. Parisko Olinpiar Jokoak bueltan dituela, haurtzarotik trebatu duen kirol munduari omenaldia egiteko modua da serie hau berarentzat.
![lebitazio-egitasmoa-the-levitation-project](https://artekaria.eus/lib/irudiak/diapo/--didam-mathieu-forget-the-levitation-project-w275131.webp)
DIDAM | Lesseps kaia, 6 - Baiona (Lapurdi)