Iparreko uretateik ur beroetara
Anita Conti
2024ko Ekainaren 28tik
2024ko Agorrilaren 25era

VU' agentziarekin eta An Oriant hiriko (Lorient frantsesez, Bretainia) Artxiboen Anita Conti Funtsarekin lankidetzan, argazki-erakusketa honek arrantza-ontzietan bidaiatzea proposatzen du, Anita Conti (1899-1997) diziplina anitzeko artistaren, ozeanografoaren, etnologoaren, idazlearen eta argazkilariaren lorratzari jarraituz.
Bere itsas zeharkaldietan zehar, Anita Conti Royaleko arrantzaleek eta marinelek onartu eta errespetatua izan zuten, eta erreportari baten moduan atera zituen argazkiak, espedizioei eta itsas zabaleko arrantzari barrutik bizia emanez.
Erakusketak bi atal ditu:
- Ur hotzak, Ducontenian
- Itsaso beroak, Rotondan.
Louise Hémon-en dokumentalaren proiekzioa Villa Ducontenian: "Voyage de documentation de Madame Anita Conti" - 2024 - 38' Hutong productions.

Rotonda | Maurice Ravel plaza - Donibane Lohizune (Lapurdi)