Musika sanferminetako karteletan
2024ko Ekainaren 28tik
2024ko Agorrilaren 25era
1. eta 2. aretoak
Musika sanferminetako protagonista handietako bat da. Kontzertuak kalean edo eremu itxietan, jotariak, musika-bandak, gaiteroak, txistulariak, txarangak eta dantzak ezinbestekoak izan dira eta dira Iruñeko jaietan. Are gehiago, sanferminetarako berariaz egindako musikarik ere bada, hala nola Turrillas maisuaren doinuak edo Baleztenaren letrak, bi adibide besterik ez aipatzearren.
Garrantzi horretaz jabeturik, Iruñeko Udal Artxiboak gordetzen duen kartel-bildumari begiratu diogu, urteetan zehar gure kartel-egileen pintzelek eta grafikoek musika nola eta noraino islatu duten ikusteko.
Civivox Kondestable | Kale Nagusia, 2 - Iruñea (Nafarroa)
Xehetasunak
Astelehenetik igandera: 9:00 - 14:00 / 17:00 - 21:00