artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Surrealismoak.

BBVA bildumako obra grafikoa

2024ko Uztailaren 10etik
2024ko Irailaren 22ra

surrealismoak

Joan Miro, Salvador Dali, Yves Tanguy, Joan Ponç, Maruja Mallo, Oscar Dominguez eta Benjamin Palenciaren lanak topatuko ditubisitariak. Paper gaineko lanak dira gehientsuenak

Sarrera doan.


surrealismoak

BBVA San Nikolas | Plazuela de San Nicolas, 4, Ibaiondo - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 14:15


surrealismoaren-papera
Emakume bat, Bilboko San Nikolas jauregian, 'Surrealismoak' erakusketan. Arg/ MARISOL RAMIREZ - FOKU

Surrealismoaren papera

Uzt. 13 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Bere bildumaren parte diren 50 bat artelan surrealista jarri ditu ikusgai BBVAk Bilboko San Nikolas jauregian. Joan Miroren, Salvador Daliren eta Yves Tanguyren lanak daude tartean. Gehienak paperean egindakoak dira.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.