artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Surrealismoaren papera

Bere bildumaren parte diren 50 bat artelan surrealista jarri ditu ikusgai BBVAk Bilboko San Nikolas jauregian. Joan Miroren, Salvador Daliren eta Yves Tanguyren lanak daude tartean. Gehienak paperean egindakoak dira.

surrealismoaren-papera
Emakume bat, Bilboko San Nikolas jauregian, 'Surrealismoak' erakusketan. Arg/ MARISOL RAMIREZ - FOKU

2024ko Uztailaren 13a | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

"Munduko lehen poetak baieztatu zuen: ‘zerua urdina da'. Geroago, beste batek aurkikuntza egin zuen: ‘Zure begiak zerua bezain urdinak dira'. Denbora luzera, arriskatu ziren esatera: ‘Zerua duzu begietan'. Egile modernoak idatziko luke: ‘Zeruzko zure begiak!'. Elkarrengandik urrun diren elementuak elkarrengana erarik zuzen eta azkarrenean gerturatzen dituztenak dira irudirik ederrenak". Halako adibideekin aurkeztu zuten Lehen Manifestu Surrealista 1924an, eta arrazoiari izkin egiteko eta subkontzientea esploratzeko egin zuen proposamenak iraultza eragin zuen sorkuntzan. "Beraz, irudia bilakatu da poesia modernoaren ezaugarririk preziatuena. XX. mendearen hasierara arte, belarriak erabakitzen zuen poema baten kalitatea zenbatekoa zen: erritmoak, sonoritateak, kadentziak, aliterazioak, errimak.Dena belarriz. Duela hogei urtetik hona, begiak mendeku hartu du. Zinemaren mendea da. Zeinu bisualen bidez komunikatzen gara". Eta, hain zuzen ere, manifestuaren mendeurrena baliatu du BBVA bankuak aitzakia moduan,bere bilduman dituen 50 lan inguru batzeko, denak ere lehen lerrokoartista surrealistenak.

Valentziako Arte Ederren Museoarekin antolatu zuen erakusketa lehenik, eta erakundeak Bilboko San Nikolas plazan duen jauregian jarri dute ikusgai orain. Surrealismoak. BBVA bildumako obra grafikoa deitu dute, eta, Joan Miro, Salvador Dali, Yves Tanguy, Joan Ponç, Maruja Mallo, Oscar Dominguez eta Benjamin Palenciaren lanak topatuko ditubisitariak hartan. Irailaren 22ra arte egongo da irekita, eta doakoa izango da sarrera.

Erakusketaren izenburuak iragartzen duen bezala, paper gaineko lanak dira gehientsuenak. Eta, hain zuzen ere, Joan Miro artistak 1973an sortutako Mallorca seriea deitutakoak hartzen ditu lehen bi aretoak. Artistak Herrialde Katalanetan sortutako 37 lan grafikok osatzen dute bilduma, eta, artelan sortari izenburua ematen dion orri solteaz gainera, lauko bederatzi multzotan antolatuta ikusiko ditu bisitariak gainerako 36 lanak.

Eta, hain zuzen ere, grabatuak egiteko prozesua zehatz erakusten du laukote horietako bakoitzak. Motibo berarekin, lau pieza sortu zituen artistak. Beltzean eginda dago bat beti, beltzaz bestelako koloreak ere gehituta dauzka beste batek, koloreak bakarrik dauzka beste paper batek aldiro, eta irudiaren negatiboa erakusten du laugarren piezak beti. Zezenak, aurpegiak zein txori modukoak ikusi daitezke bertan, guztiak Miroren trazu identifikagarri eta sigi-sagatsuarekin.

Tanguyren paisaia

Bi olio ere badira erakusketan, eta haietako batek balio "kalkulaezina" duelanabarmendu du Pablo Gonzalez Tornel Valentziako Arte Ederren Museoko zuzendariak. Yves Tanguy artistak 1939an margotutako Itzalaren argia da lan hori. Lehen-lehen mailako margolana da, Gonzalez Tornelek nabarmendu duenez: "Parisko Pompidou zentroko aretoko artelan nagusia izan liteke".

Infinituraino hedatzen den paisaia mortu itxurako batean erabat identifikatu ezin diren hainbat elementu ikus daitezke koadroan, baina teknika erabat errealistaz margotuta daude figura guztiz oniriko horiek, eta horrek egiten du artistaren estiloa bereizgarri.

Joan Ponçek 1948an margotutako deabru itxurako figurak ere ikusi daitezke areto berean, bai eta Benjamin Palenciaren natura hil bat eta Oscar Dominguezek 1952an sortutako lerro horizontalen jolasak ere, hegazti itxura hartzen dutenak. Eta gune horretan berean topatu daiteke erakusketako emakumezko artista bakarraren lana ere.

Maruja Mallo artista galiziarra 1902an jaio zen, Lugon, eta, 1936ko gerraren ostean hainbat urtez deserrian bizi eta gero —besteak beste, Argentinan— 1995ean hil zen, Madrilen. Eta haren margolan bat eta hiru argazki ikusi daitezke erakusketan. Argi ikusten da koadernoaren uztaien marka, adibidez, 1950ean margotutako Atletak eta ezpainak obraren ertzetako batean. Kirola egiten ari diren giza irudi bolumetriko batzuekin batera, hiru ezpainen marrazkiak ere ikusiko ditu bisitariak. Eta artistaren hiru argazki ere jarri dituzte ikusgai lan horrekin batera. Hondartza batean, burutik behera alga mordo bat jarrita ikus daiteke Mallo hiruretan, eta Pablo Neruda ere agertzen da irudian haietako bitan, Malloren laguna izan baitzen.

Daliren obsesioak

Salvador Dalik hartzen du erakusketako azken aretoa. Zehazki, Kosmosaren konkista izeneko grabatu seriea ikus daiteke erakusketan, eta lehen kolpean identifikatu ahalko ditu bisitariakartistaren gainerako artelanetan ere maiz agertzen diren irudiak: hanka luze hauskorreko jirafak, erloju bigunak, inurriak, sexuari buruzko erreferentziak, odola, forma galduz doazenluzapenei eusten dieten makuluak, eta infinitura luzatzen diren paisaiaktartean. Formatu handiko hamabi estanpa dira, guztira, 1974an sortutakoak.

Erakusketak70.000 bisitari hartu dituValentzian egindako bi hilabeteko egonaldian, eta Gonzalez Tornelek espero du bildumak "beste hainbesteko arrakasta" izatea Bilbon.

6.000 artelan

Maria Luisa Barrio BBVAko Ondare Artistiko-Historikoaren arduradunak azaldu duenez, 6.000 artelan baino gehiago biltzen ditu guztira erakundearen arte bildumak. Gogoratu duenez, 1857an hasi zuen ibilbidea bankuak, eta, beraz, 167 urteko historia horren berri ere biltzen dute haren funtsek. Bulego handiak edertzeko egin ziren lehen erosketak, zehaztu duenez, eta XX. mendean hasi ziren bildumagile ikuspegia kontuan hartzen. 1970eko hamarkadan bankuen sektorea liberalizatu egin zela ere aipatu du Barriok, eta, horren ondorioz, ugaritu egin zirela herriz herriko bulegoak ere. Horregatik, sasoi hartanohikoa zen bankuek artista garaikideei karpetak eskatzea, egoitza horiek apaintzen laguntzeko. 1980ko hamarkadan, ordea, espezifikoagoa bilakatu zen erosketen programa. Barriok gogoratu duenez, Arco sortu zenean abiatu zuten, esaterako, artelanak erosteko batzorde propioa;BBVAren bilduma "bildumen bilduma bat" dela gehitu du. "150 bankuren batasuna da hau. Banku bakoitzak bere irizpide propioa izaten zuen erosketak egiteko orduan. Horregatik, bilduma oso heterogeneoa da".

surrealismoak

Surrealismoak.

BBVA bildumako obra grafikoa

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2024ko Uztailaren 10etik
2024ko Irailaren 22ra


ra-asensi

Ra Asensi

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Otsailaren 10etik
2026ko Apirilaren 12ra

eszena-iluna-bera-esna

Eszena iluna. Bera esna

Natalia Suárez Ortiz de Zarate

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2025eko Abenduaren 05etik
2026ko Martxoaren 01era

jose-antonio-azpilikuetaren-edward-hopperrak

Jose Antonio Azpilikuetaren Edward Hopperrak

Ots. 04 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Euskal artistak Hopperren lanetan oinarrituta sortutako hamabi grabatu bildu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak ‘After Hopper' erakusketan. Jose Ignacio Olabe arte editoreak egindako enkargu baten emaitza da bilduma.

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

Ots. 02 | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

strong-back-soft-front-egunerokotasunaren-behaketari-buruzko-hausnarketa-artistikoa

Strong Back, Soft Front" egunerokotasunaren behaketari buruzko hausnarketa artistikoa

| 2026ko Urtarrilaren 30a

Maite González Martínez artistaren bakarkako erakusketak, Iñigo Villafranca Apesteguia komisario duela, gelditzeko eta ingurunea begirada lasai eta hurbiletik behatzeko proposamena egiten du. Erakusketa Tabakalerako komisariotza egonaldi deialdiaren emaitza da; bertako komisario eta artistei laguntzea du helburu.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

Urt. 29 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

Urt. 29 | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

Urt. 22 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

Urt. 22 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.