Paisaia genero piktorikotik haratago
Museoko bilduma
2024ko Uztailaren 18tik
2024ko Irailaren 28ra
Erakusketa honetan, genero piktorikoa omendu nahi izan dugu, museoko bildumako obrak soilik baliatuta. Artelan gehienak museoko biltegietan gordeta egon dira eta, erakusketa honen bidez, argitara ekarri nahi izan ditugu. Garrantzitsua iruditzen zaigu ikusi ohi ez dena ikusgarri egitea, ezkutuan dagoena bistara ekartzea.
Halaber, aukera ematen digu museoak aurten egingo dituen azken bi erosketak ezagutarazteko. Durangoko bi paisaia dira: bat Ángel Larroquerena (Artekale) eta bestea Alfonso W. Sena Manterolarena (Andra Mari).
Durangoko Arte eta Historia Museoa | Etxezarreta jauregia - San Agustinalde Kalea, 16 - Durango (Bizkaia)