Nafarroako Unibertsitateko Museo Bilduma. Lau hamarkada
Museoko bilduma
2024ko Irailaren 24tik
2025eko Agorrilaren 24ra
- Museoko 0 eta -1 solairuak.
- Komisarioak: Valentín Vallhonrat eta Ignacio Miguéliz
2025eko urtarrilean Nafarroako Unibertsitate Museoa inauguratu zutenetik hamar urte beteko ditu, eta hori ospatzeko Nafarroako Unibertsitateko Museo Bilduma. Lau hamarkada erakusketa aurkeztu du zeinean, lehen aldiz, joan den mendeko 80ko hamarkadaren hasieran hasi zenetik bildumak izan duen bilakaeraren ikuspegi osoa erakusten den. Bere bi funts handietatik abiatuta (argazkigintzakoa alde batetik eta pintura eta eskulturakoa bestetik), bilduma errealitatearen ezagutza eta ulermena errazten diguten irudien eraikuntzan ikusizko arteek izan duten bilakaeraren inguruan egituratzen da. Ikusgai dauden artelanen bidez, 185 urteko artea zeharka dezakegu. Anitzak dira irudiari esker mundua ulertzen laguntzen diguten begiradak, eta irudi hori sortu zuten artisten ahotsak leku nagusia hartzen du. Bildumaren hastapenetatik hasita, Ortiz Echagüeren, María Josefa Huarteren, Ekialdeko eta Amerikako funtsak, paperezko argazkigintza eta argazkigintza digitala, bideoak eta instalazioak edo Tender puentes egonaldi artistikoen programa, bildumaren aldi historikoak eta artistikoak, teknikak eta gaiak aldatuz eta zeharkatuz goaz, 1839ko argazkigintzaren hasieratik gaur egunera arte.
Nafarroako Unibertsitateko Museoa | Unibertsitateko kanpusa - Iruñea (Nafarroa)