artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Gainazalaren azpian

Mapamunditarrak 2024

2024ko Irailaren 05etik
2024ko Urriaren 29ra

gainazalaren-azpian

Mapamunditarren edizio berriak "Gainazalaren azpian" izenburua hartu du. Programazioaren barruan, erakusketak, artistekin topaketak, zinema proiekzioak, performanceak eta tailerrak izanen dira, Ziudadelan, Iturramako Civivoxa, Nafarroako Museoa, NUP eta Atarrabiako Batan, irailaren 5tik urriaren 29ra bitartean.

Edizio honetan parte hartzen duten artistek interesa dute ekoizpen eta kontsumo zentro nagusien bazterrean dauden lurraldeetan. Lurralde horiek badute zer kontatu; munduaren konplexutasunaren parte dira, baina ezkutuan daude, edo ahanzturan. Edizio honetako artistek era honetako tokiak hautatu dituzte: urtegien urek azpian hartutako herriak (Anne-Laure Boyer eta Maddi Barber), jendez hustutako tokiak eta erabiltzen ez diren bideak (Olga Olivera-Tabeni), eta memoria historikoko tokiak (Amaia Molinet eta Eriz Moreno). Itziar Okarizek, nolabait ere, ametsak sortzen diren garuneko zokoa bisitatu zuen; Ignacio García Sánchez-ek, berriz, etorkizuneko hondakinak proiektatu zituen, erortzeko zorian dauden eraikinen artxiboetan oinarrituta.

ERAKUSKETAK

ZIUDADELA, 6. poterna, 09/12 – 10/27 (asteartetik larunbatera, 11:30-13:30 eta 18:00-20:30; igande eta jaiegunetan 11:30-13:30). Hirugarren harria. Amaia Molinet y Eriz Moreno.

ZIUDADELA, Labea,09/12 – 10/27(asteartetik larunbatera, 11:30-13:30 eta 18:00-20:30; igande eta jaiegunetan 11:30-13:30).Sakonak Olga Olivera-Tabeni.

NUP / El Sario eraikina,09/05 – 10/25 (astelehenetik ostiralera, 09:00-21:00).Hormigoi armatuzko ametsak. Ignacio García Sánchez.

BATAN, Atarrabia,09/14 – 10/27(larunbat, igande eta jaiegunetan,11:00-14:00 eta 17:00-20:00).Atlas ezkutua. Anne-Laure Boyer.

TOPAKETAK

09/12, 18:00. ZIUDADELA, Labea eta 6. poterna. Inaugurazioa eta solasaldia Anne-Laure Boyer, Amaia Molinet eta Olga Olivera-Tabeni artistekin.

09/18, 18:00. NAFARROAKO MUSEOA, Atondoa. Ametsen egunkaria, Itziar Okariz-ek sortu eta Iziar Ocariz Prego antzezleak antzeztutako performancea.

PROIEKZIOAK

10/15, 19:00. ITURRAMAKO CIVIVOXA. AÏSSA MAÏGAren Marcher sur l'eau (Oinez ur azalean) filmaren proiekzioa.

10/22, 19:00. ITURRAMAKO CIVIVOXA. ANNE-LAURE BOYER artistaren Atlas ezkutua film laburra eta MADDI BARBER zinemagilearen Urpean Lurra film ertaina. Solasaldia Maddi Barber zinemagilearekin.

10/29, 19:00. ITURRAMAKO CIVIVOXA. RÉGIS SAUDER egilearen J'ai aimé vivre là(Pozarren bizi nintzen hor) dokumentalaren proiekzioa.

TAILERRAK

09/14, 17:30-19:30. BATAN, Atarrabia. Ane Laure Boyer. Kutxak irekitzen, Doako sarrera aurretiazko izen ematearekin.

10/12, 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 ZIUDADELA, EZKABA MENDIA ETA UHARTE ZENTROA. Amaia Molinet & Olga Olivera-Tabeni.

gainazalaren-azpian

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.