artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Extramission: Begi distiratsuen ehizan

Jessica Sarah Rinland

2024ko Irailaren 17tik
2025eko Urtarrilaren 12ra

extramission-begi-distiratsuen-ehizan

Jessica Sarah Rinland artista eta zinegilearen instalazioak mugimendudun irudi berriak eta audio-grabazioak uztartzen ditu XX. mende hasierako National Geographic aldizkarietako orrialdeekin. Rinland ezaguna da nazioartean zine dokumentala egiteko daukan modu esperimental eta bereziagatik.

Extramission: Begi distiratsuen ehizan lanean, Londresko Historia Naturalaren Museoko kontserbatzaileak ikusten ditugu lanean, zaintzarako edo ehizarako erabili ohi den kamera termiko baten bidez. Kontserbatzaileak prestaketa lanean ari dira, taxidermia-aleak zaharberritzen, instalazioetatik kanpo dagoen biltegi batera eramateko.

Gauez infragorriekin egindako grabazioak arriskuan dauden animaliak jasotzen ditu, berriki Europatik haien jatorrizko habitatera, Argentinara, itzuliak izan direnak; herrialde horretatik emigratu zuten, hain zuzen ere, Rinlanden gurasoek.

National Geographicetik ateratako orrietan George Shiras III.a, "basabizitzaren argazkilaritzaren aita"ren hainbat lan ageri dira. Shirazek ehiza-kamera asmatu zuen; horretarako, suaz baliatuta Ipar Amerikako Erdi Mendebaldeko Aintzira Handietako Ojibwe herriak garatutako ehiza-praktiketan inspiratu zen. Ehiza-kamera erabiltzean sugar kontrolatu bati eutsi behar zaio ura zeharkatzen ari den txaluparen brankan. Suak liluratu egiten du harrapakina, eta animalien begietan ikusten den argiaren isla da geziak gidatzen dituena; Shirasen kasuan, flasha eta obturadorea aktibatzeko seinalea da hau. Estramisioak, ikusmenaren lehen teorietako batek, proposatzen zuenez, begiek argi-izpiak igortzen dituzte kanpoko mundura eta horrek ematen digu ikusteko ahalmena.

Teknologiek sortutako irudiek halako iragarpen-sentzazioa sorrarazten dute. Shirasek ehizaren alternatiba gisa defendatu zuen argazkilaritza, bere emaitzak "munduan zehar milaka pertsonarekin" partekatu zitezkeelako. Eskaintza gisa bizirik dirauen tranpa. Rinlanden lanean behin eta berriz errepikatzen diren kontserbazio- eta aberriratze-ekintzek iradoki bezala, zaintzearen ekintza garaikideek iraganeko indarkeriak agerian utz ditzakete. Aurrerantzean zer egin behar den ikuslearen irizpideak esango du.

extramission-begi-distiratsuen-ehizan

Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00


tabakalerak-extramission-begi-distiratsuen-ehizan-jessica-sarah-rinland-artista-eta-zinegilearen-erakusketa-inauguratu-du

Tabakalerak "Extramission: begi distiratsuen ehizan" Jessica Sarah Rinland artista eta zinegilearen erakusketa inauguratu du

| Ira. 18

Tabakaleraren, Rotterdamgo Nazioarteko zinema-jaldiaren (IFFR) eta Donostia Zinemaldiaren arteko lankidetzaren emaitza da erakusketa, eta sorkuntza artistikoarekin eta audiobisualarekin batera hartua duten konpromisoa azpimarratzen du.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.