artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Zona_256,93 m3_expositiva

Erakusketa kolektiboa

2024ko Irailaren 19tik
2024ko Urriaren 20era

zona_256-93-m3_expositiva

Josune Grajales, Flx. Javier Larreina Morales eta Ariana RAC gaztearen txokotik urtebete geroago bilduko dira, oraingoan espazio bakarra partekatzeko. Artista hauek gogoeta bat proposatzen dute non erakusketa beste leku batzuei eusteko eta gogora ekartzeko gai den.Josune Grajalesek, bere intimitateko txokoetatik memoriak ateratzen ditu, egunerokotasunak izan arren esanahiari dagokionez monumentalak diren espazioak berreskuratuz. Pinturaren eta bere itzalaren arteko mugak erakutsiz.

Flx. Javier Larreina Moralesek erakusketa-arkitekturaren, eskulturaren eta altzarien artean dauden gailuak eraikitzen ditu. Egituren tamaina espazioaren neurriek ematen dute.

Ariana RACek tentsio materialaz eta egiturazkoaz mugitzen da. Atenasen izandako egonaldiak eragindakoa erakusketa-gunean bertan formalizatu izan dira, "zenbat irauten duen" izena duen seriean.

Emaitzak aurreko topaketatik hona bere praktiken garapen indibidual eta kolektiboa erakusten du.

zona_256-93-m3_expositiva

ZAS kultur aretoa | San Anton Plaza, 2 - Gasteiz (Araba)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.