artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

El caso de l(a casa) museo(a)

Joëlle Tuerlinckx

2024ko Azaroaren 15etik
2025eko Apirilaren 27ra

el-caso-de-l-a-casa-museo-a

Joëlle Tuerlinckx-ek (Brusela, Belgika, 1958) bere lanean itxuraz abstraktuak diren hainbat gairi buruz hitz egiten digu, esate baterako espazioari eta denborari buruz, baina kezka horiek ikuslearen esperientziara eramanez, erakusketa-espazioaren eta honen denborazkotasunen barruan. Arte kontzeptualaren herentzia, performancea, kritika instituzionaletik eratorritako praktikak eta soinu-instalazioak bereganatu eta eraldatuz, protokoloak eta gailuak, museoko lantaldeak, ahotsak eta ekintzak bere ekoizpenaren lehengai eta eragile bihurtzen ditu. El caso de l(a casa) museo(a) atzera begirako nahasgarri gisa egituratzen den erakusketa bat da. Bertan, Tuerlinckxek lan historikoak bildu ditu, duela gutxi egindako proposamenekin batera. Proposamen horiek, aldi berean, aurretik egindako piezen eta erakusketen aztarnak eta erregistroak dira.

Museoan hainbat egonaldi egin eta bertako lantaldeekin luze hitz egin ondoren, Tuerlinckxek oihartzunen eta erresonantzien sare gisa funtzionatzen duen sinfonia bat eraiki du; soinu palinpsesto eleaniztun bat, artistak proposatutako testuak eta esaldiak irakurtzen dituzten ahots ugarik aktibatua. Beren lanari eta erakundearen funtzionamenduari buruz artistak egindako galderei erantzuten entzungo diegu.

Joëlle Tuerlinckxen lana nazioarteko erakusketa ugaritan egon da ikusgai (Skulptur Projekte, Münster eta dokumenta X, Kassel) hainbat museo eta erakundetan (Kunstmuseum, Basel; Wiels Contemporary Art Centre, Brusela; Haus der Kunst, Munich; Drawing Art Center, New York; Witte de With, Rotterdam; The South London Gallery, Londres…). Estatuan artistari eskainitako atzera begirako lehen erakusketa da, eta Bruselako Kanal Centre Pompidourekin elkarlanean ekoitzi da.

el-caso-de-l-a-casa-museo-a

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


joelle-tuerlinckxek-dimentsio-ugariren-artean-egindako-bidaia-ikusgai-jarri-du-artiumek
Joelle Tuerlinckx, gaur, Artiumeko erakusketan azalpenak ematen. ARITZ LOIOLA / FOKU

Joelle Tuerlinckxek dimentsio ugariren artean egindako "bidaia" ikusgai jarri du Artiumek

Aza. 18 | Edurne Begiristain [BERRIA.eus]

Artista belgikarrak 'El caso de l(a casa) museo(a)' erakusketa zabaldu du Gasteizko Artium museoan. Espazioa, denbora eta soinua elkarrizketan jarri ditu atzera begirako "nahasgarri" batean.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.