artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Joelle Tuerlinckxek dimentsio ugariren artean egindako "bidaia" ikusgai jarri du Artiumek

Artista belgikarrak 'El caso de l(a casa) museo(a)' erakusketa zabaldu du Gasteizko Artium museoan. Espazioa, denbora eta soinua elkarrizketan jarri ditu atzera begirako "nahasgarri" batean.

joelle-tuerlinckxek-dimentsio-ugariren-artean-egindako-bidaia-ikusgai-jarri-du-artiumek
Joelle Tuerlinckx, gaur, Artiumeko erakusketan azalpenak ematen. ARITZ LOIOLA / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2024ko Azaroaren 18a

"Baduzu ideiaren bat?", galdetu zion Beatriz Herraez Artium museoko zuzendariak Joelle Tuerlinckxi (Brusela, 1958), erakusketa prestatzen hasteko museora egindako lehen bisitaldian. "Batere ez", erantzun zion artistak. Tuerlinckxek ongi gogoan du museoan egindako aurreneko egonaldian izan zuen elkarrizketa hura, eta uste du bikain definitzen duela berak arteari buruz duen ikuskera eta lan egiteko erabiltzen duen moldea; modu "ez-konbentzionala", guztiz. Eta, molde hori erabilita, espazioa, denbora eta soinua elkarrizketan jarri, eta dimentsio ezberdinen arteko proposamen berezi bat bistan jarri du Artium museoan, El caso de l(a casa) museo(a) erakusketan. Artiumek Bruselako Kanal Centre Pompidourekin elkarlanean ekoitzi du erakusketa, eta apirilaren 27ra arte egongo da ikusgai.

Ez da espero bezalako erakusketa bat. Eta ez da atzera begirako bat; ez, bederen, "ohiko" atzera begirako bat, Tuerlinckxek aitortu duenez. Izatekotan, atzera begirako "nahasgarri" bat da, Herraezen esanetan. Tuerlinckx trebea da askotariko denbora tarte eta espazioak —bere estudioa barne— gune jakin batzuetan uztartzen eta horiei bestelako bizitza bat ematen: toki jakin baterako propio sortzen ditu piezak, eta modu abstraktuan lantzen ditu espazioa eta denbora. Eta Artiumerako ondutako erakusketan ere, askotariko praktikak eta soinu instalazioak eraldatu, museoetako protokoloak eta gailuak baztertu, hango lantaldeen inplikazioa bilatu, eta haien eguneroko eginkizunak, hitzak eta keinuak bere ekoizpenaren lehengai bilakatu ditu.

"Toki batera iristen naizenean, interesatzen zaidana da toki hori zer-nola berraztertu dezakedan", azaldu du artistak. "Ideiarik gabe lan egiten dut. Horrela egiten saiatzen naiz. Funtsezkoa da hori niretzat". Eta halaxe egin du Artiumen. Lan historikoak duela gutxiko proposamenekin nahastu ditu, eta, aldi berean, aldez aurretik egindako piezen eta erakusketen aztarnak eta erregistroak baliatu ditu pieza berriak sortzeko. "Bidaia" baten antzekoa izan da esperientzia artistarentzat, "bidaia liluragarria".

Moments d'espace (Espazio uneak) liburua inspirazio iturri izan du erakusketa osatzeko. Tuerlinckxek berak 2011n idatzitako liburuan topatu du bildumarako behar zuen inspirazioa eta lan metodologia, eta, haren bidez, elkarrizketan jarri ditu kontzeptu ugari: jatorrizkoa eta haren bikoizketa, errepikapena, interpretea, itzultzailea, irakurlea, bisitaria, espazioa, soinua, argia eta itzala, besteak beste. Elementu horiek guztiek eman dizkioten aukerak erabili ditu bai piezak sortzeko, bai bilduma museoaren espazioan antolatzeko. "Geruza ugari" erabili ditu hartarako, Catalina Lozano komisarioak esplikatu duenez.

Erakusketaren izenburuak ere jolas egiten du bi dimentsiorekin: etxeko espazioak (etxea) eta espazio instituzionalak (museoa). Goiburuak islatzen du artistak bere lana "aztergai" gisa lantzen duela, eta, hala, errepikatu egin ditu etxean zein museoan bizi diren denbora bikoizketen jolasak, Lozanoren arabera.

"Alegiazko" areto bat

Sinfonia bat da bildumaren pieza nagusia. Museoan hainbat egonaldi, topaketa eta elkarrizketa luze egin ondoren, Tuerlinckxek Christoph Fink artistarekin elkarlanean ondu du oihartzunen eta erresonantzien sare gisa funtzionatzen duen sinfonia bat. "Bertakoekin lan egitea gustuko dut", aitortu du artistak piezaren esanahia azaldu duenean. Museoaren A2 eta Z aretoetan sartu ahala, berak proposatutako testuak eta esaldiak irakurtzen dituzten ahots ugari entzun daitezke: artistak berak museoko zuzendaritzako kideei, segurtasun arloko langileei, argiketariei eta abarrei beren lanari eta museoaren funtzionamenduari buruz egindako galderei emandako erantzunak dira.

"Alegiazko areto bat" da erakusketa, Tuerlinckxen esanetan. Hutsunearekin eta espazioarekin esperimentatu du lan askotan, eta kontatu du "ezustekoek" beren tokia izan dutela horietako batzuetan. Adibidez, lurrean karratu bat marrazteko museoari paper birrindua eskatu eta txikitutako paper zatiz beteriko zaku handi bat eman ziotenean, erabaki zuen hura ere piezaren parte izango zela. "Gustuko ditut sorpresak, eta onartu egiten ditut".

Aurrez pentsatu gabe eta "bere kasa" eraiki diren beste pieza ugarirekin ondu du erakusketa. Besteak beste, leihoetatik aldiro sartzen diren eguzki izpiekin eta itzalekin jolastu da, eta espazio "aldakor eta deszentratuak" sortu ditu, eta "mezu sinbolikoez" beteriko gune ilunak eraiki ditu, "Trumpek hauteskundeak irabazi ostean dena beltzago" ikusten duelako.



hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

gaueko-jeinuak

Gaueko jeinuak

Ada Garrues

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Apirilaren 29tik
2026ko Ekainaren 12ra

muskoko

Muskoko

Leyre Arraiza

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Apirilaren 01etik
2026ko Ekainaren 28ra

prezioa-eta-balioa

Prezioa eta balioa

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 22a

Igandean Museoen Nazioarteko Eguna izan zen eta, ohikoa den bezala, gure inguruko museoek ekintza ugari eskaini zituzten. Horrez gain, lurraldeko museo guztien sarrera doakoa izan zen. Eta urtero bezala, Bilbo aldean bizi eta artea gogoko duten nire lagun eta ezagun gehienak Guggenheim museora joan ziren.

metalezko-basoan-barrena

Metalezko basoan barrena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 22a

RUTH ASAWA: ATZERA BEGIRAKOA. | Artista: Ruth Asawa. | Non: Bilboko Guggenheim museoan. | Noiz arte: Irailaren 13ra arte.

gernika-k-mugitzen-duen-guztia

'Gernika'-k mugitzen duen guztia

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 21a

Pablo Picassoren lana Bilboko Guggenheim museora eramateko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, eta, ezezkoa erantzun dioten arren, kolpean piztu da berriz ere koadroaren kokapenari buruzko debatea. Lur mugikorrak ditu oinarrian.

esther-ferrerrek-jasoko-du-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa-saria

Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 20a

Artistak arte garaikidearen berrikuntzan eginiko "ekarpen erabakigarria" nabarmendu du epaimahaiak, bai eta haren obrak nazioartean erdietsitako proiekzioan azpimarra egin ere. Uztailean emanen diote garaikurra.

veneziako-biurtekoa-giro-gatazkatsuan-ireki-da

Veneziako Biurtekoa giro gatazkatsuan ireki da

| 2026ko Maiatzaren 19a

Veneziako 61. Biurtekoaren maiatzaren 6ko aurre-irekieraren egunetik hasita, protesta eta ekintza ugari egin dira Arsenalen eta Giardinian, Errusiaren eta Israelen parte-hartzea salatzeko.

arantzazuko-argiztatzailea

Arantzazuko argiztatzailea

Enekoitz Telleria Sarriegi [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 18a

Xavier Alvarez de Eulatek Arantzazuko santutegian jarritako beirateek 70 urte izango dituzte aurten. Urteurrena kari, erakusketa bat jarri dute frantziskotarren komentuan: ‘Lux Vitae'. Argi egin diote fraide artistaren ibilbideari.

erronkariko-borlen-arrastoak

Erronkariko borlen arrastoak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 15a

'Muskoko' | Artista: Leyre Arraiza. | Non: Iruñeko Ziudadelan. | Noiz arte: Maiatzaren 24ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.