artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Kultura ikertu, kultura babestu

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

kultura-ikertu-kultura-babestu
Ibone Bengoetxea sailburua (eskuinean), bere saileko arduradunekin, Eusko Legebiltzarrean.

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Behatokiaren hogei urteak ospatzeko antolatu dira jardunaldiok, eta bertako zein kanpoko hainbat adituk eta erakundeetako ordezkarik hitz egingo dute.

Besteengandik ikastea eta elkarrekin pentsatzea beti emankorra den arren, pena eman dit urtebetetzea kultur arloaren —eta ez soilik kultur industrien— ikerketa handi batekin ospatu ez izanak. Jardunaldiak ikerketa zabal bat aurkeztuta ixtea Behatokiaren lana azpimarratzea litzateke, baina ez da gertatuko. Hain zuzen, urteak daramatza Behatokiak kultur programazioaren azterketa sakonik egin gabe. Azken urteotan izen horren pean argitaratu duena datu orokorren multzo bat da, irakurketa kritikorik gabea. Adibide gisa: ikusizko arteei buruzko azken txosten kritikoa 2016koa da.

Uztailean aurkeztu zuen Bengoetxeak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege Aurreproiektua, eta jakintzat eman nahi dut diagnostikoren batean oinarrituko zela. Gustura irakurriko nuke diagnostiko hori, Behatokiak ez baitu halakorik argitaratu.

Legeak modu abstraktuan zehazten dituen helburuak gauzatzeko zein pauso zehatz emango diren jakitea ere ongi legoke. Aitzitik, Bengoetxeak behintzat ez digu horren berri emango, lana uztear baitago: Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia izango da. Zertxobait urduritu nau berriak, aurretik beste hauteskunde batzuk datozkigulako. Litekeena da oso laster PPk eta Voxek osatutako gobernu bat izatea Madrilen, eta, gauzak horrela, ongi dakigu nolako erasoa pairatuko duen kultura euskaldun eta feministak.

Bengoetxea bertan ote dagoen ez da kezkatzen nauena, guztiok baikara ordezkagarriak; kontua da oraintxe bertan inor ote dagoen Jaurlaritzan arazo hauek aurreikusten eta balizko saihesbideak planteatzen. Kultura babesteko tresna juridiko eraginkorrak prestatzen jo eta ke lanean ez dabilen administrazio bat izatea da kezkatzen nauena. Jaurlaritza bere autokonplazentziazko logiketan iltzatuta ikusten dut, entzun nahi duenaz bustitzen soilik. Agian ezkorregia naiz, eta autogobernuak eskuin muturreko oldarraldi nazionalistatik salbatuko du kultura, baina euskarak lanpostu publikoetan, unibertsitatera sartzeko proban eta PISA txostenaren harira jasan duen trataera ikusita, zalantza egitea derrigorrezko da. Beraz, botere-borroken eta ospakizun dotoreen aurretik, Jaurlaritzak lehentasuna eman diezaiola gure kultur sorkuntzaren inguruko ikerketa egin eta babesa eraikitzeari, beharko ditugu eta. Aginteak ardura ere bai baitakar.


macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 08ra

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.