Macula et Materia
Sally Mann
2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

Macula et materia erakusketak ibilbide bat proposatzen du Sally Mannen obran mugarri diren argazki-serieen bidez. Besteak beste, honako lan hauek biltzen ditu: At Twelve [12 urterekin] (1983-1985), Immediate Family [Gertuko familia] (1984-1994), Virginiako paisaiak (1992-1996), Georgiakoak (1996) eta Deep Southekoak (1998), baita geroagoko lan batzuk ere, hala nola Faces [Aurpegiak] (2004), Proud Flesh [Haragi harroa] (2006-2015), Delta (2016), PlatinumStones [Platinotipoak] (2002) eta Goshen(2025).
Argazki-sorta horiek agerian uzten dute zein izan ziren artistaren kezka nagusiak, landutako gaien itxurazko aniztasuna gorabehera: haurtzaroa, familia, paisaia, memoria historikoa, gaixotasuna, deskonposizioa eta gorpuztasuna.

Kutxa Kultur Artegunea | Tabakalera, puru-kaxen plaza - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00

