artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Azalaren atzean ezkutatzen den hori

Kutxa fundazioak Sally Mann argazkilari estatubatuarraren hamahiru seriez osatutako erakusketa bat ondu du Tabakalerako Artegunea aretoan. Urriaren 18ra arte bisitatu ahal izango da.

azalaren-atzean-ezkutatzen-den-hori
Sally Mann argazkilari estatubatuarra, 'Macula et materia' erakusketan. JON URBE / FOKU

Malen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2026ko Agorrilaren 2a

Makula hitzak latinean du jatorria. Orbana esan nahi du, mantxa, zikinkeria, bekatua. Inperfekzioa, nolabait. Materia, berriz, gorputza da; masa eta bolumena duen oro; ikusi eta uki daitekeen oro; ikusi eta uki daitekeen hori. Ikusten dena eta ez dena, gorputza eta gorputzetik haratago dagoena, biak ala biak uztartu dituzte, hain zuzen ere, Macula et materia izendatu duten argazki erakusketan. Kutxa fundazioak Sally Mann (Lexington, Virginia, 1951) argazkilari estatubatuarraren 138 irudiz osatutako erakusketa antolatu du Donostiako Tabakalerako Artegunea aretoan, eta urriaren 18ra arte egongo da ikusgai.

"Epidermisaren atzeko errealitatea" erakusten dute, Anne Morin erakusketaren komisarioaren iritziz, Mannen lanek; azalaren eta haren atzean dagoenaren dikotomia "oso markatu bat". Eta Mannek dikotomia hori mantentzen du bere lan guztietan; Morinen hitzetan, argazkilariak ez duelako materialtasuna erretratatzen, "zeharkatu" baizik.

Haurtzaroa, familia, paisaia, gaixotasuna… asko dira Mann kezkatzen duten eta, ondorioz, haren argazkietan agertzen diren gaiak. Guztien gainetik dago, ordea, dekadentzia. Errealitatearen konplexutasuna erretratatzen du argazkilariak; hain zuzen, errealitatearen zikinkeria, orbana, makula, eta horrek gordintasun eta iluntasun benetako bat eskaintzen die irudiei. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, Mann "biziki liluratzen du bizidunen degradazio saihetsezinak, eta edertasuna, izaera etereoaeta transzendentzia bilatzen saiatzen da higuingarritzat jo ohi den horretan". Hala azaldu du Morinek ere: "Etorkizunik gabeko paisaiak eta lurraldeak dira, barrendik janda daudelako".

Eta barrendik janda egote hori fisikoki ere irudikatzen du Mannekbere lanetan. Beirazko xafletan kolodioi hezea erabiliz —XIX. mendeko argazkigintza-teknika bat—, argazkilariak itxura "irreal eta atenporal berezi batez blaitzen" ditu argazkiak, Kutxa fundazioarenarabera. Teknika konplexua da, ordea, eta errebelatua egitean zenbait "inperfekzio" sordaitezke irudien azalean. Inperfekzio horiek metafora bisual gisa baliatzen ditu Mannek, irudia eta haren euskarria bereizezin bihurtuz.

Hamahiru serie daude ikusgai Macula et materia erakusketan. Hamahiru serie, Tabakalerako areto osoan zehar banatuta. Mannen ia berrogei urteko obra jasotzen du erakusketak: 1980ko hamarkadaren hasierako lehen serieak, bere ibilbideko serie eta sekuentzia entzutetsuenak —hala nola Hamabi urterekin (1983-1985), Familia hurbila (1984-1994), Virginiako paisaiak (1992-1996), Georgiakoak (1996) eta Deep Southekoak (1998)—, baita aurreragoko lanak ere: Aurpegiak (2004), Haragi harroa (2006-2015), Delta (2016), Platinozko harriak (2022) eta Goshen (2025).

Mundu berri bat

Azken urteetako zenbait lanetan kolorea erabiltzen hasi da Mann, eta horren adierazle da, esaterako, Goshen saila. Zenbait leku abandonatu erakusten ditu serieak, eta guztiak daudenoizbait izan zuten bizitzaz "zipriztinduta", antolatzaileen hitzetan. Pixkanaka "hustuz" doazela dirudi, galtzen, ahitzen. Horixe bera azaldu du Morinek ere: "Kolorea desagertzen ari da, odoljario bat balitz bezala". Baina Mannek argi du non sentitzen den erosoen, eta halaxe aitortu du: "Koloreak mundu oso bat ireki dit, baina zuri-beltza da nire mundua, nire habitata".

"Argazkilaritza niretzat funtsezko zerbait da, nire bizitza da, nire odola, arnasa hartzeko modua"

SALLY MANN.Argazkilaria

Argazkilaritza bera da Mannen habitata: "Argazkilaritza niretzat funtsezko zerbait da, nire bizitza da, nire odola, arnasa hartzeko modua; bizitzako galdera handiei erantzuna ematen diena". Mannek irudiak ikusten ditu hitzak irakurtzen dituenean. "Alegiazko eszenak" sortzen zaizkio buruan, eta, gero, bidaiatzen duenean, eszena horiek berak topatzen ditu. Edo, hobeto esanda, eszena horiek topatzen dute bera: "Ikusten ditudanean, amets batean sartu izan banintz bezala da ia, saihestu ezinezko zerbait izango balitz bezala. Ikusi baino gehiago, sentitu egiten ditut argazkiak".

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

2026ko Urriaren 23tik
2026ko Azaroaren 29ra

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 24a

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.