artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Lainoa. Paisaia lainotsuetan jolastea

Leticia Paschetta

2024ko Abenduaren 17tik
2025eko Martxoaren 02ra

lainoa-paisaia-lainotsuetan-jolastea

Leticia Paschetta artista eta arkitektoak bere "paisaia ludikoen" proposamen berri bat aurkeztuko du Mediateka Galerian. Artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituzten esperientzia espazialak.

Giza interakzioan ardaztutako instalazioak dira. Sortzailearen hitzetan, "gure pertzepzioa eta jolasteko, amesteko eta sentitzeko dugun modua aldatzeko aukera aztertzen dute".

"LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea" instalazioa ehun-espazio esekien gisa egituratzen da, eta gorputzak horietan hondoratu, eta aldi berean altxatzen dira mugimendu zehaztugabe, aldakor, ludiko eta aske batean.

"Lanbroa eta lainoa kontzeptu liluragarriak dira, artista asko inspiratu dituzte historian barrena, errealitatearen izaera, memoria eta pertzepzioa aztertzeko, misterioa, egoera emozionalak, ziurgabetasuna eta identitatea sinbolizatzen baitituzte. Lanbroan ezabatzen dira errealitatearen eta fantasiaren arteko mugak, espazio anbiguo eta konplexu bat sortzen da, eta, hor, ikusten duguna gure irudimenarekin osatzen da", azaldu du Leticia Paschettak.

Hortik abiatuta, publikoari proposatzen dio "Bruma instalazioko paisaia ludikoan jolastea, garbia ez denaren eta lausoaren artean, sumatzen, agertzen, ezkutatzen, aurkitzen denaren eta harritzen gaituenaren artean".

lainoa-paisaia-lainotsuetan-jolastea

Azkuna Zentroa | Arriquíbar Plaza, 4 - Bilbo (Bizkaia)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.