HIynur Pálmason
2025eko Ekainaren 26tik
2025eko Irailaren 28ra

Komisarioa: Joana Hurtado
Udako denboraldirako, Tabakalerak Hlynur Pálmason zinema zuzendari eta gidoilari islandiarraren bakarkako lehen erakusketa inauguratuko du. Donostia Zinemaldiarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin lankidetzan garatu da erakusketa, eta zinemagilearen ekoizpen berri bat eta haren aurreko lanen aukeraketa bat (bideoinstalazioak, argazkiak, marrazkiak eta eskulturak) bilduko ditu. Erakusketa artearen eta zinemaren elkargunearen esparruan, Tabakaleraren lan-ildo nagusietakoa, garatzen da eta Donostia Zinemaldiarekin bat egingo du 73. edizioan.
Joana Hurtado komisariotza zinematografikoan adituaren begiradapean, erakusketa honek Pálmasonen sormen prozesua eta interes estilistikoak erakutsiko ditu. Bere unibertso zinematografikoa ere bai, dagoeneko ekoitzitako lanen aukeraketa baten bidez eta beste lan berri batzuk sortuz bere filmografiaren testuinguru geografiko eta historikoari emandako garrantzia kontuan hartuta (Danimarka-Islandia, XIX-XX).
Erakusketa aukera bat izango da Pálmasonen obran behin eta berriz errepikatzen diren elementu tematikoak eta formalak aztertzeko, hala nola: kontrasteak elkarren ondoan jartzea (barnekoa/kanpokoa, argia/iluntasuna), naturaren eta gizadiaren arteko indar-harremana, azpimarratuz gizakiak errealitatea (hitzekin) azaltzeko edo (irudiekin) hartzeko duen ezintasuna; edo denboraren eta espazioaren eta bere presentzia ia fisikoaren arteko korrelazioa, bizitza deitzen diogunaren zero maila (eta ñabardura guztiak) esploratzera eraman duena, dela gizakia, animalia edo naturala.
Hlynur Pálmasonek (Islandia, 1984) artista bisual gisa hasi zuen bere ibilbidea, eta, ondoren, Danimarkako Zinema Eskola Nazionalean zinemagile gisa trebatu zen. 2017an bere lehen film luzea zuzendu zuen, Winter Brothers (Vinterbrødre, 2017), eta lau sari lortu zituen Locarnoko zinemaldian. Bere hurrengo lana, Un blanco, blanco día (Hvítur, hvítur dagur, 2019), Canneseko Kritikaren Astean aurkeztu zen. Bere azken film luzea, Godland (Vanskabte Land, 2022), Cannesko Zinemaldiko Un Certain Regard sailean estreinatu zen, eta Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera saria irabazi zuen.

Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00