artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Misterioa argitzea

María Paz Jiménez

2025eko Otsailaren 07tik
2025eko Maiatzaren 18ra

misterioa-argitzea

Komisarioak: Haizea Barcenilla eta Ane Lekuona

Kutxa Fundazioa Kubo aretoak, 2025eko bere programazioa hasteko, María Paz Jiménez (Donostia, 1906-1975) artista donostiarraren atzerabegirako handia eskainiko du. Jimenezek abstrakzio piktorikoa ekarri zuen Euskadira, diktaduraren urteetan.

Ijito familia batean jaiotako margolari hau Argentinako erbesteratzean hasi zen ikasten, 1930eko hamarkadan, surrealismoaren eraginpean. 1945ean bueltatu eta gero, Donostiako kultura-panoramako pertsonarik garrantzitsuenetako bat bilakatu zen.

Bere jakinminak bultzatuta, pertsona jantzia bilakatu zen, poesia eta filosofiako irakurle sutsua eta arte-lengoaia modernoenetara gerturatu zen. Zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera izango zuen Parisera eginiko bidaia ugarietan. Figurazio oso pertsonala eta abangoardiako abstrakzioa landu zituen, testuinguru artistikoaren aitorpena lortuz. "Euskal artea" delakotik kanpo geratu zen, ordea, horren protagonista guztiak gizonak baitziren. Horren ondorioz, eta gazte hil zenez, merezi zuen lekua ukatu egin zitzaion artearen historiografian. Atzerabegirako honen xedea da zor hori kitatzea.

Erakusketak bere lanaren eta dokumentazioaren aukeraketa arduratsu bat eskainiko du, bere garrantzia nabarmendu eta Euskadiko zein Estatuko artearen historiari egin zion ekarpenaren inguruko eztabaida aberasteko. Abstrakzioaren aitzindari eta artista bikain gisa jokatu zuen papera aldarrikatu nahi da: izan ere, espiritu surrealista nabarmeneko figurazio batetik ijitoen nortasuna eta genero-esperientzia femeninoa landu baitzituen Francoren diktaduraren testuinguruan. Jiménezen lanak indar nahikoa baitu XX. mendearen historia kanonikoaren ertzak mugitzeko.

misterioa-argitzea

Kubo Kutxa aretoa | Kursaal De, Zurriola Hiribidea, 1 - Donostia (Gipuzkoa)


gonbita
Maria Paz Jimenez. Arg/ Kutxa Fundazioa

Gonbita

Ots. 06 | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Ziur nago ez dakizula, baina aurten Maria Paz Jimenezen urteurrena ospatuko dugu. Orain 50 urte, diktadorearen urte berean, hil zen frankismo garaiko euskal pintorerik garrantzitsuena.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.