artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Iragankorra ehuntzen

María Cueto

2025eko Ekainaren 20etik
2025eko Irailaren 28ra

iragankorra-ehuntzen

Komisarioa: Leire Vergara

María Cueto. Iragankorra ehuntzen: testurak, errepikapena, geometria, zirkulartasuna izeneko erakusketak María Cueto artistaren jardunak lau hamarralditan barrena (1989-2023) izan duen bilakaera aurkezten du, ardatz harturik ehunari eta zuntz-arteari buruz egindako ikerketatik eratorritako zenbait kontzeptu eta baliabide estetiko.

Ibilbide horretan, ehunaren materialtasuneranzko hurbilketaren berri ematen duten askotariko keinuak ikus daitezke: ehun baten egitura film fotosentibera baten gainean ateratzean azaleratutako arrastoak, zenbait landare-zuntz elkarri korapilatuz sortutako ezin konta ahala forma, eskala txiki eta ertaineko ehunetan ikertuak, bai eta horiek eskulturara aldatzea ere, espazio batean zeinetan sortzen baita hizkuntza poetiko biziki aberatsa, auzi fenomenologikoekin, politikoekin eta iruditeria berriak sortzeari buruzkoekin konprometitua.

María Cuetok zuntzekin eta ehunekin egindako lan saiatua eta haiekiko hartutako konpromisoa ehungintzak gaur egungo testuinguru artistikoan duen garrantziaren erakusgarri dira, baita ehungintzaren baliabidea beste hizkuntza artistiko garaikide batzuen eraginez ezkutuan gelditu zenean ere. Orain eta beti mezu berriez gainezka itzultzen diren formen zirkulartasuna sustatzen dute haren ahaleginak, iraunkortasunak eta aberastasun semantikoak.

iragankorra-ehuntzen

Kubo Kutxa aretoa | Kursaal De, Zurriola Hiribidea, 1 - Donostia (Gipuzkoa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.