artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Irati Gorostidi

2025eko Irailaren 11etik
2026ko Urtarrilaren 25era

irati-gorostidi

Udazkenero bezala, eta Zinemaldiarekin batera, Tabakalerako erakusketa-areto 2ko erakusketan artearen eta zinemaren arteko elkargunea aztertzen duten proiektuak egongo dira, eta arreta berezia jarriko zaie "Tabakalera Belaunaldiko" sortzaileei. Ildo horretan, irailaren 11n, Irati Gorostidi euskal artista eta zinemagileak oraingo honetarako propio sortutako bideo-instalazio batekin osatutako erakusketa bat inauguratuko da. Tabakalerak Gorostidiri zinema-pantailatik haratago joateko eta erakustaretora jauzi egiteko gonbidapena luzatu dio.

Irati Gorostidik artea eta zinema ikasi zituen Bilbon eta Bartzelonan, eta Fulbright beka irabazi zuen New Yorken. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Noka Mentoring euskal zinemagile berrientzako mentoretza-programan parte hartu du, eta 2022an Donostia Zinemaldiak, EQZEk eta Tabakalerak sustatutako Ikusmira Berriak programako egoiliarra izan zen. Iratik ibilbide nabarmena du artearen eta zinemaren munduan. Bere aurreko film laburra, Contadores, Canneseko Kritikaren Astean estreinatu zen 2023an eta Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean.

Erakusketa guztiek jarduera-programa zabala izango dute: hitzaldiak, bisita solasaldiak, familientzako arte-tailerrak eta Arte-makina, arte garaikidea hurbiltzeko ikastaroa.

irati-gorostidi

Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.