Aztarnak
Baroja Collet
2025eko Otsailaren 13tik
2025eko Apirilaren 17ra

Altzairu herdoilgaitzezko eskultura batek, brontze originalek, collageek eta grabatu kalkografikoek osatzen dute "Aztarnak" izenburu duen erakusketa hau. Hemen, obren materialtasun objektualak du garrantzi handia, artisau-izaerak gidatzen duen prozesuaren zorroztasunez eta esperientziaz eginak direlarik.
Aztarnak, iristeko dagoen zerbaiten arrasto edo zantzu gisa, beste zerbait gogorarazten du, bera izan gabe, bere burua ez den beste zerbaiti lotuz.
Baroja Colleti obra bat bere buruaz esaten duenagatik interesatzen zaio, objektu autosufiziente gisa, baita zuzenean edo zeharka gure buruaz eta bizi dugun errealitateaz esan dezakeenagatik ere. Esperientziak, memoria indibidualak eta kolektiboak edukia izango duten lekua.
Estreinaldia: otsailak 14, ostirala | 19:00.
--
Baroja Collet (Le Creusot 1957 – Frantzia). Deban bizi da, Gipuzkoan.
Banakako berrogeita hamar erakusketa baino gehiago egin ditu 1978tik. Grabatu kalkografikoa ikasi zuen 1979an eta Debako arte eskolako grabatu gelako arduraduna da 1983z geroztik.
1987an pintura alde batera utzi eta eskultura barneratu zuen praktika artistiko gisa. 1995etik aurrera, formatu txikiko brontze originalak sortzen ditu.
Bere lanak sari eta goraipamen ugari jaso ditu. Hogeita zazpi museo eta bildumatan dago ordezkatuta.

tTok | Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza, 1 - Uztaritze (Lapurdi)
Xehetasunak
Asteartea: 17:00 - 20:00
Asteazkena: 9:00 - 16:00
Osteguna: 15:00 - 18:00
Ordutegi finko honetatik kanpo ere irekia izan daiteke. Nahi izanez gero, edo hitzordua hartzeko deitu, lotsarik gabe.