Camiseta flúor y bañador speedx
Maider Garayo Urabayen
2025eko Otsailaren 21etik
2025eko Apirilaren 27ra

Fluor koloreko elastikoa eta speedx bainujantzia lanak ez du hasierarik, jarraipen bat da. Amaierarik ere ez du. Pentsamendu bat da. Edo desira bat. Hobeto esanda, praktika bat da, praktika multzo bat. Prozesuak. Orain eguerdiko ordu biak eta laurden dira, eta pentsatzen ari naiz areto-orri hau idaztea eta erakusketa bat muntatzea antzekoak direla.
Fluor koloreko elastikoa eta speedx bainujantzia daramatzan igerilari ohia piezen artean dabil, eta ikusten eta sentitzen ari den horrek eraldatzen du. Aretoetan barrena dabil. Begiratu eta begiratzeari uzten dio. Gutxika. Orduan, bat-batean konturatzen da ez duela aspalditik ezer ulertzen. Beretzat berria den errealitate batekin harremanetan jartzen ari da, isilean, oraindik ez baitu pentsamendurik, sentsazioak baino ez.
Zer gorputz-ataletan sentitzen da objektu baten biguntasuna?
- aurri gisa
- hauts gisa
- likido gisa
- bizkotxo gisa
- ore gisa
Irudia zauritzeko eta nirekin ekartzeko nahia. Gainazal laua zeharkatzeko eta testura emateko, distira emateko nahia.
Metalari hozka egiteko saiakera. Oxidoa ezpainetan.
Emozio une bat. Ze zaila den unean irautea!... Hain da iragakorra ezen jada ez baita existitzen, beste une bat bihurtu delako, orain ere existitzen ez dena.
Nire kaskoetan tekno musika entzuten da. Aulkitik jaikitzen naiz. Nire oinak lurretik altxatzen dira. Dantza egiten dut. Kolpe horrekin amesten dut. Hit-arekin amesten dut.
Montehermoso Kulturuneko Proiektu Artistikoen 2024ko deialdian hautatutako proiektua.
Maider Garayo Urabayen, Iruña
Grabatu eta Estanpazio Tekniketako Goi Mailako Teknikaria ikasi du Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolan, Arteetako Gradua eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra EHUn. Hainbat egoitza artistiko egin ditu Huarte zentroan eta Tabakaleran. Bakarka zein taldean erakutsi ditu erakusketak hainbat gunetan, eta praktika kolektiboetan parte hartzen du. Gaur egun, inprimatutako irudian eta horrek materialean egin dezakeenean (eta alderantziz) oinarritzen da bere lana.

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)
Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


