Laberinto
Juan Carlos Egillor
2025eko Martxoaren 01etik
2025eko Irailaren 28ra

Rekalde Aretoak Juan Carlos Eguillor (1947-2011) artista bilbotarrari eskainitako erakusketarik zabalena aurkezten du. Sortzaile polifazetiko hau komikigilea, umorista grafikoa, kartelgilea, liburu, aldizkari eta egunkarien ilustratzailea, haurrentzako ipuinen idazlea, zinema eta telebistako gidoilaria, eszenografoa, eta bideo-arte, infografia eta net.art-aren aitzindaria izan zen. Ekoizpen zabal horrek ondo islatzen du "errealitateaz hartu zuen mendekua", irudimena, umorea eta begirada "samur, eszeptiko eta krudel" bat erabiliz, berak definitu zuenez.
Komisarioa: Garikoitz Fraga Angoitia

Rekalde Aretoa | Alameda de Recalde, 30 - Bilbo (Bizkaia)

Juan Carlos Egillorren labirintoarekin estreinatu dute Bilboko Rekalde areto berritua
Mar. 04 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
Artistaren mila lan baino gehiago bildu dituzte, eta haren marrazki, komiki eta ilustrazioak ez ezik, bideogintzan egindako lanak ere jarri dituzte ikusgai. Aretoaren fase berriko lehen erakusketa da.