artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Bilduma, ikusgai

2025eko Otsailaren 21etik
2025eko Apirilaren 27ra

bilduma-ikusgai

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Bildumaren aurkezpen honek duela gutxi erositako lanak biltzen ditu, besteak beste, eskulturak, margolanak, marrazkiak, argazkiak eta bideoak. Hautatutako artelanek erakundearen programak definitzen dituen diskurtso-ildoetan sakontzen dute. Hainbat gai jorratzen dira, esate baterako irudiaren izaera "gogoetagai" gisa eta horrek hedatzen dituen idazketa-modu berriak, arteak egungo gizarte-eztabaidetan parte hartzeko duen gaitasuna eta komunitate-modu berriak sortzeko duen dohaina.

Era horretan, Bilduma, lehenik eta behin, museoaren programazioaren parte izan diren eta museoan bakarkako erakusketak izan dituzten artisten lanekin zabaltzen da, baita Bilduma Partekatuaren programatik datozen lanekin ere. Gainera, museoaren fundazioari azken urteetan egindako gordailuak eta dohaintzak ere biltzen ditu erakusketak.

bilduma-ikusgai

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


artiumek-ikusgai-jarri-ditu-bere-bildumara-gehitu-dituen-artelanetako-batzuk
María Franciska Dapenaren 'Agurra kartzelan' artelana ikus daiteke Artiumen. ARTIUM MUSEOA

Artiumek ikusgai jarri ditu bere bildumara gehitu dituen artelanetako batzuk

Ots. 28 | Edurne Begiristain [BERRIA.eus]

'Bilduma, ikusgai' lelopean, azken urteotan eskuratu dituen obren lagin bat ikus daiteke apirilaren 27ra arte. Museoak 120 artelan eskuratu ditu bi urtean.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.