artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Araurik gabe margotzen

Helen Frankenthaler

2025eko Apirilaren 11etik
2025eko Irailaren 28ra

araurik-gabe-margotzen
Cassis, 1995 © 2025 Helen Frankenthaler Foundation, Inc./Artists Rights Society (ARS), New York / VEGAP Argazkia: Roz Akin, eskaintza: Helen Frankenthaler Foundation, New York

Guggenheim Bilbao MuseoakHelen Frankenthaler: Araurik gabe margotzenaurkezten du, abstrakzioaren aitzindari izandako artista handiaren omenez espainiar estatuan inoiz egin den erakusketarik zabalena. BBVA Fundazioa da erakusketaren babeslea —1997az geroztik Guggenheim Bilbao Museoaren Babesle Estrategikoa ere bada—, eta Fondazione Palazzo Strozzi eta Helen Frankenthaler Foundation erakundeek antolatua da Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan. Helen Frankenthalerrek sei hamarkadatan zehar jorratutako ibilbidearen ikuspegi kronologikoaren bidez, erakustaldiak sortzaile estatubatuarraren arte iraultzailea goratzea du helburu.

araurik-gabe-margotzen
Cassis, 1995 © 2025 Helen Frankenthaler Foundation, Inc./Artists Rights Society (ARS), New York / VEGAP Argazkia: Roz Akin, eskaintza: Helen Frankenthaler Foundation, New York

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
UDAN (ekainaren 17tik irailaren 22ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


helen-frankenthaler-araurik-gabeko-sei-hamarkada
Emakume bat, Bilboko Guggenheim museoak Helen Frankenthaler artistari eskainitako erakusketa ikusten. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Helen Frankenthaler: araurik gabeko sei hamarkada

Api. 16 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Artistak lorratza utzi zuen espresionismo abstraktuan. Haren 30 margolan eta hainbat eskultura biltzen dituen erakusketa zabaldu dute Guggenheim museoan. Frankenthalerren lanez gain, haren lagun izandako zenbait artistaren artelanak jarri dituzte ikusgai.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.