artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Hilde, haurtzaroa eta vanitas-ak

Barbara Stammel

2025eko Martxoaren 14tik
2025eko Maiatzaren 25era

hilde-haurtzaroa-eta-vanitas-ak

Erakusketa "Hilde" serieko obrek osatzen dute, artista ama hil zitzaionean margotzen hasi zen hainbat erretratuk. Neurri desberdinetako koadroak dira (asko, handiak), eta, haien bidez, artista ikusleari mintzo zaio zuzenean. Izan ere, beren erakargarritasuna misteriotsua eta, aldi berean, tematia da, eta, hori dela eta, aurretik erreparatzen bazaie, ikuslea obraren parte sentitzen da, zuzenean begiratzen baitio.

Areto txikian, "Haurtzaroa" serieko lanak paratu dira; tartean, artistaren hiru autorretratu. Erretratu horiek, Stammelek 2014tik sortu dituen giza orbanekin batera, iragana dakarte gogora, joandako bizitzak. Gai hori vanitas edo natura hilen bidez jaso du, ispiluetan, eta, horrela, ikusleak bere burua ikusten du obretan.

Stammelen obraren ezaugarri nagusia pigmentu naturalak erabiltzea da; askotan, lurra. Koadroen egikerarena, berriz, oso testura markatua, materiazkoa, bereziki espatula eta pintzelak baliatuz eta zipriztinak, zimurrak, pitzadurak... eginez sortua.

Bisita gidatuak

Erakusketa bukatu bitartean, bisita gidatuak eskainiko dira, 18:30ean:

  • Apirilaren 11n eta maiatzaren 9an, 16an eta 23an, komisarioarekin
  • Apirilaren 4an eta 25ean, komisarioarekin eta artistarekin, bi hizkuntzatan

Interesdunek izena eman beharko dute, irunkultura@irun.org helbidera utzita, eta, gero, konfirmazioari itxoin.

Barbara Stammel

Barbara Stammel artista Söckingen jaio zen, Munich hego-mendebaldean. Municheko Arte Ederren Akademian Pintura eta Grabatua ikasi aurretik, Biologiako ikasketak egin zituen, eta horrek bihotzari buruzko pintura serie bat egitera bultzatu zuen: "The Heart". Municheko Arte Ederren Akademian bertan, eskultura ikasketak ere egin zituen, Magdalena Jetelováren tailerrean, eta Bartzelonan Pau Gargallo Arte Ederren Fakultatean ere ikasi zuen, Rosa Agenjorekin eta Adolf Genovartekin. Serigrafia eta Fotografia ere ikasi du, Artelekun, Donostian, eta Closlieu tailerrean ere trabatu da, Parisen, Arno Sternekin.

1994tik, Getarian bizi da, eta bertan lan egiten du, eta, besteak beste, San Telmo Museoan, Artium Museoan, Burgosko Arte Garaikideko Zentroan, Iruñeko Kulturako Alorrean, Tarragonako Arte Modernoko Museoan (Katalunia) eta Enrique Leote Fundazioan (Portugal) ditu ikusgai bere lanak.

hilde-haurtzaroa-eta-vanitas-ak

Menchu Gal | Urdanibia plaza, 5 - Irun (Gipuzkoa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.