artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Running on empty

Marta Cartu, Pauline Lecerf, Cole Degenstein

2025eko Martxoaren 17tik
2025eko Irailaren 14ra

running-on-empty

Mediateka BBKren galeria.

"Running on empty. Comics as visual poetry" / Komikia poesia bisual gisa erakusketak 2025eko Komikiaren Nazioarteko Egonaldian dauden Marta Cartu, Pauline Lecerf eta Cole Degenstein artisten sormen-prozesua du ikusgai. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok bultzatzen du ekimen hau, Quebeceko Maison de la Littérature-rekin eta Angulemako Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l'image-rekin batera.

Egonaldi gurutzatu honen esparruan, hiru proiektu egiten ari dira, banaka eta aldi berean modu partekatuan, teknikei dagokienez desberdinak diren baina abiapuntu bera —egunerokotasuna— duten hiru proiektu. Nork bere imaginario grafikoetatik abiatuta, munduko kontuak poesia bihurtzea proposatzen dute, hainbat metafora bisual eta baliabide narratibo erabiliz.

Era berean, erakusketak sorkuntza artistikoaren esperientzia pertsonalean jartzen du arreta, beti ez baitu inspirazioak argitzen. "Running on empty da gasolinarik gabe geratu arren aurrera jarraitzen duzunean bezala. Ezer ez eduki arren, aurrera jarraitzen baituzu, sortzen. Running on empty da komikiak egitea bezala", deskribatu dute, erakusketaren edukiari buruz.

Marta Cartu, Pauline Lecerf eta Cole Degenstein Anguleman hasi ziren egonaldian, eta hor egon dira urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra. Azkuna Zentroan egongo dira otsailaren 21etik martxoaren 24ra arte, eta, gero Quebecera joango dira, egonaldiaren azken hilabetean lan egitera.

Hiru egonaldiak izan bitartean, jaialdi bat izaten da egoitza bakoitzean: Angulemako Komikiaren Nazioarteko Jaialdia, Gutun Zuria. Letren Nazioarteko Bilboko Jaialdia eta Quebec BD Jaialdia Quebec-en.

Bilbon, programaren esparruan egiten ari diren sormen-prozesuarekin jarraitzeaz gain, hainbat jardueratan parte hartu dute Gutun Zurian, Azkuna Zentroko Letren Nazioarteko Jaialdian. Bestalde, Alhóndigako fatxada nagusian esku hartu dute, espazio horretarako sortutako hiru ilustraziorekin.

running-on-empty

Azkuna Zentroa | Arriquíbar Plaza, 4 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
Asteartetik igandera, 11:00 - 20:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.