artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Okupazio hedakor bat

Amaia Gracia Azqueta

2025eko Apirilaren 11etik
2025eko Ekainaren 01era

okupazio-hedakor-bat
Amaia Gracia Azqueta, Sin título (2024)

"Okupazio hedakor bat" du izenburu Amaia Gracia Azquetak egindako azken ekoizpenak, 2023-24an BilbaoArtek ikasketa lagapena jaso zuen bekaren esparruan, eta ondoren Otxarkoaga Opengela estudioetan egin zuen egonaldiaren esparruan. Eskultura klasikoaren, barrokoaren eta berpizkundearen proposamenetatik abiatuta erabilitako eta emulatutako materialen plastikotasunaren eta eskulturaren inguruan egindako ikerketaren emaitza dira artelanak, eta elkarrekin hitz egiten dute, BilbaoArte Fundazioaren URIBITARTE40 Aretorako berariazko instalazio gisa funtzionatzen duten pieza-multzo bat sortuz.

Apirilaren 11tik ekainaren 1era bitartean ikusi ahal izango den proiektua hainbat bisita gidaturekin osatuko da, euskaraz eta gaztelaniaz, LSEra (Lengua de Signos Española) egokituak apirilaren 30ean eta maiatzaren 14an 19:00etan; Miriam Ocáriz diseinatzaile eta sortzailearekin lankidetzan eta elkarrizketan arituko da maiatzaren 8an, 19:00etan; eta liburuaren aurkezpen bat egingo da, maiatzaren 22an, 19:00etan, Juan Pablo Huércanos Oteiza Museoko zuzendariorde komisario eta testuaren egilearekin batera. Erakusketarako eta programatutako jardueretarako sarbidea librea eta doakoa da.

okupazio-hedakor-bat
Amaia Gracia Azqueta, Sin título (2024)

Uribitarte40 | Uribitarte Pasealekua, 40 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00.
Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00.
Sarrera doan.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.