artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Dominique Berthommé / Espazioa horman

Arantxa Etxeberria

2025eko Apirilaren 10etik
2025eko Apirilaren 26ra

dominique-berthomme-espazioa-horman

Station V aretoak Lapurdiko Arte Goi Eskolarekin (ESAPB) elkarlanean, Dominique Berthomméren (1945-2022) omenaldian parte hartzen du.

Espazioa horman

Urrezko proportzioaren axioma, aldeen arteko harreman dosifikatu baten araberako munduaren antolaketa, Dominique Berthomméren irakaskuntzan agertzen zen maiz.

Argi-dirdira dionisiako eta surrealisten zale amorratua, eta ikusgaiaren transkripzio sentikorra, zenbakien bidezko egiaztapena.

Hori agerian geratzen zen Bienalen antolaketaren zaintzan —profesional onenak biltzen zituzten— eta eszenografiaren xehetasunetan.

Paradoxa horren oroigarri da V. Estazioak gaur Arantxa Etxeberria gonbidatu izana.

Eszenografo gisa trebatua, espazio mentalak sortzen ditu argi lerro eta erliebeen elkarloturan. Gainazalak gainbegiratu egiten dira, hormaren espaziora irekiz.

Hiriko modenaturaltasunaren xehetasunei adi, efektu estilistikoen purutasunari erretrofuturismoa gehitzen dio Arantxak, obrei lore izaera emanez V Estazioko eszenatoki funtzionalistan.

Oroitzapenen haria gurutzatzeko, Arantxa Etcheverria Dominique Berthomméren ikaslea izan zen 90eko hamarkadan, bere arreba Maitetxuren antzera, Berthommék bere arrastoa utzi nahi zuten gazteak bere tutoretzapean hartzen zituenean, artea prestatzeko ikastaroa eratu aurretik.

ESAPBrekin elkarlanean antolatutako erakusketa.


dominique-berthomme-espazioa-horman

Station V | Paulmy etorbidea, 1 - Baiona (Lapurdi)

Xehetasunak
Ostegunetik larunbatera: 15:00 - 19:00
edo hitzordua hartuz: +33663360596


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.