Birika bezain elastikoa
Anna Irina Russell
2025eko Apirilaren 10etik
2025eko Uztailaren 27ra

birika bezain elastikoa da Anna Irina Russell artistak Situ-akzioaken edizio berri honetarako sortu duen erakusketa. Bere diseinuan, Karmengo Ama IP eta Herrera Ikastetxea eskolek lagundu dute, bai eta familia-talde batek ere. Arte garaikidera ikuspegi ezberdinetatik gerturatzea sustatzen duen proiektua da Situ-akzioak. Ikasteko prozesuetan eta esperientzia estetikoan jolasak duen funtsezko rola aitortuz, proiektua erakusketa-forma konbentzionalenetatik aldendu da eta arte garaikideari eskainitako espazioetan eragiteko eta ezagutzeko bestelako erak proposatzen ditu.
Erakusketa honetan, gune bigun eta porotsu batean sartzeko gonbita egiten digu Anna Irinak. Espazioa organismo latente bat da, eta eraldatu egiten da bertan sartzen direnen presentzia eta mugimenduarekin.Hainbat egitura puzgarriren bitartez, taldeko esplorazio bat proposatzen du artistak, gure gorputzak hedatu eta uzkurtzen den organismo horren parte bilakatzen dira, eta esanahi berriak ehuntzen dituzte jolasaren eta irudimenaren bitartez.
Airea, harremanetarako materiatzat hartua, proposamen honen osagai nagusia da. Zenbait animaliak komunikatzeko edo babesteko erabiltzen dituzten estrategietan inspiratu da erakusketa —mintz bat puztea, bolumena handitzea edo airez betetzea, esaterako—; halaber, komunikatzeko era berriak ikertzen ditu, ahozkotasunaz haraindi. Airea, bitarteko ikusezina izateaz gain, konektatu, eraldatu eta gorputz kolektibo baten agerpena ahalbidetzen duen ibilgailua ere bada hemen.
Elkarrekin arnastea. Hedatzea. Espazioa eraldatu eta berak gu eraldatzen uztea. Finean, etengabe mugitzen den gorputz kolektibo bat habitatzeko gonbita da erakusketa hau, non interakzio bakoitza konexio- eta aukera-keinua baiten.
Erakusketaren izenburua blanca ariasekBrillo 3: Tomar aire. Anna Irina Russellargitalpenerako idatzitakotestu batetik hartu da.

Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00

'Birika bezain elastikoa' erakusketa ludikoa ireki dute Tabakaleran
Api. 17 | Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
Anna Irina Russell artistak sortu du, prozesua haurrekin eta familia talde batekin egin ostean. Askotariko egitura puzgarriz bete dute aretoa, eta esplorazio ariketa kolektibo batera gonbidatu publikoa. 'Situ-akzioak' proiektuaren barruan aurkeztu dute.